
219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (337 KB - 8 orri.)
- EPUB (506 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
5604
EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019ko ekainaren 25eko ebazpena, 2019-2021 aldian euskal unibertsitate-sistemako (Zientzia Esperimentalen Arloa) ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak esleitzen dituena.
Hezkuntzako sailburuaren 2018ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (uztailaren 31ko EHAA, 146. zk.), euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduera babesteko laguntzen deialdia egin zen.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2019ko ekainaren 25eko Ebazpenaren bidez, euskal unibertsitate-sistemako (Zientzia Esperimentalen Arloa) ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak esleitu ziren.
Ebazpen horren aurka, UPV/EHUk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, IT1260-19 ikerketa-taldeari buruzko ebaluazioa berrikusteko eskatuz. Talde horren Ikertzaile Nagusia Asier Eiguren Goyenechea da. Estatuko Ikerketa Agentziak (espedienteak baloratzeaz arduratzen den erakundeak) balorazioa berrikusi ondoren, taldeari hasiera batean emandako balorazioa handitu egin zuen, 84 puntutik 85,5era pasatuz. Beraz, Asier Eiguren Goyenechea Ikertzaile Nagusiaren taldeak gainditu egin du laguntza jaso zuen arloko azken taldeak lortutako puntuazioa (84 puntu).
Hezkuntzako sailburuaren 2021eko urriaren 18ko Aginduaren bidez, partzialki baiesten da UPV/EHUk Asier Eiguren Goyenechea Ikertzaile Nagusiaren ikerketa-taldeari buruz jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Talde hori laguntza baten onuraduna da, eta, beraz, 2019ko ekainaren 25eko ebazpena aldatu behar da, aipatutako Ikertzaile Nagusiaren taldea esleipen-ebazpenean sartuta.
Aurrekoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal unibertsitate-sistemako (Zientzia Esperimentalen Arloa) ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak esleitzen dituen 2019ko ekainaren 25eko ebazpenaren II. eta III. eranskinak aldatzea. Eranskin horietan, IT1260-19 taldeari kontzeptuka eta urteka dagozkion kopuruak eta 2019-2021 aldirako kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa adierazi beharko dira.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS