Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5601

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) CPEIP «NC Learning Investigation Center» HLHIP Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2021eko irailaren 15eko Aginduaren testuan (2021eko urriaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 197. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizen (Araba) dagoen CPEIP «NC Learning Investigation Center» HLHIP Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenean, 1. artikuluan, 2021/5026 (2/1) orrialdean, honela dio:

Baimena:

– Lehen Hezkuntzako 3. mailako bi unitateetan ratioa handitzea, bakoitza 22 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 120 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 244 ikaspostu.

baina honela esan behar du:

Baimena:

– Lehen Hezkuntzako 3. mailako bi unitatetan ratioa handitzea, bakoitza 22 ikaspostuko edukierakoa.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 274 ikaspostu.


Azterketa dokumentala