
219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5592
1209/2021 EBAZPENA, urriaren 4koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ana Maria Grijalba Samaniego andrea Beraungo Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru izendatu duten izendapen askearen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.
865/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan, Beraungo Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argiratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Ana Maria Grijalba Samaniego andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: hura izendatzea, izendapen askearen bidez, Beraungo Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru Osakidetzako Donostialdeko ESIan.
Beraz bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ana Maria Grijalba Samaniego andrea izendatzea, Osakidetzako Donostialdeko ESIko Beraungo Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazio-taldeko Buru.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2021eko urriaren 4a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).
Langileen zuzendaria,
ESTHER LITAGO SOLA.
RSS