
219. zk., 2021eko azaroaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5591
276/2021 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maitane Izaguirre Ramírez de Alda andrea izendatu duten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko buru, aldi baterako, lau urte luzagarriz.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentearen otsailaren 18ko 42/2021 Ebazpenaren bidez, deialdi publiko bat egin zen Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko Burua lanpostua betetzeko lehiaketa-sistemaren bidez. (2021eko maiatzaren 4ko EHAA 85. zk. eta 2021eko maiatzaren 11ko BOE 112. zk.).
Epaimahaiak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Maitane Izaguirre Ramirez de Alda andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetzako Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko Buru.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Maitane Izaguirre Ramirez de Alda andrea Osakidetzako Debagoieneko ESIko Etxeko Ospitalizazioko Atal Sanitarioko Buru izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoarekin bat, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2021eko urriaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du postua, ezpada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat jazotzen dela eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Goierri-Urola Garaiko ESIari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Arrasate, 2021eko urriaren 1a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.
RSS