Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
5588

IRAGARKIA, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailarena, Bilbo Metropolitarreko alde funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena hasieran onartu eta jendaurrean jartzen duena.

Aldundiak, 2021eko urriaren 5eko Gobernu Kontseiluaren erabaki bidez, Bilbo Metropolitarreko alde funtzionalaren Lurralde Plan Partzialaren berrikuspena hasieran onartu zuen. Bertan, honako udalerri hauek sartzen dira: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena. Planaren berrikuspena 45 egunez jendaurrean jarrita egongo da, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Espedientean dauden dokumentuak helbide honetan eskuratu ditzakezu:

www.bizkaia.eus/bilbao-metropolitanoa

Egokitzat jotzen diren oharrak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dira, eta, gainera, dokumentu horiek aurkezteko legez aurreikusitako bitartekoak eta erregistroak erabiltzeko aukera egongo da.

Bilbao, 2021eko urriaren 19a.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala