Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5584

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 14koa, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendariarena, «Sestao, Jarduketa-Unitate Isolatua, J.U.I-2, Karrantza kalea 1-4» proiektua gauzatzeko desjabetze-espedientea jakinarazteari buruzkoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ezin izan da erregistro-titularrekin izapidetu «Sestao, Jarduketa-Unitate Isolatua, J.U.I-2, Karrantza kalea 1-4» izeneko proiektuan sartzen den Karrantza 3 - 3. eskuma gisa identifikatutako finkaren nahitaezko desjabetze-espedientea; beraz, espedienteko administrazio-egintzak honen bidez jakinarazten dira.

Egintzen eduki osoa interesdunek eskuragarri izango dute Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Horren berri ematen da, eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 14a.

Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitekturaren zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala