Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5583

EBAZPENA, 2021eko urriaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez dirulaguntzak ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko eremuan osasuna sustatzeko ekintzak egiteko 2021eko ekitaldian.

Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 29ko Aginduan, zeinaren bidez onartzen baitira 2021eko ekitaldiko dirulaguntzak emateko deialdiaren oinarriak, Euskal Autonomia Erkidegoko tokian tokiko parte-hartze komunitarioko prozesuen esparruan garatzen diren osasuna sustatzeko jarduketak burutzeko. Laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpenaren bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Balorazio Batzorde horrek 2021eko urriaren 14an egindako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei.

Bigarrena.– Ez ematea dirulaguntzarik II. eranskinean aipatzen diren toki-erakundeen proiektuei, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala