Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5582

EBAZPENA, 2021eko urriaren 20koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak ematen baitzaizkie.

Osasuneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Aipatutako agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira.

Aipatutako Batzorde horren 2021eko urriaren 14ko proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren elkarteen proiektuei dirulaguntzarik ez ematea, deialdiaren aginduan oinarritutako arrazoiak adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 20a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala