Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2021eko azaroaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5579

EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 726 eta 727 zenbakietako ikastaroetako ikasleei erabiltzaile profesionalaren txartela emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 726 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Produktu Fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 727 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C erabiltzaile profesionalaren motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitzen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzako produktu fitosanitarioen erabiltzaile profesionalaren txartelak emateko agintzea:

1.– 726 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 727 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala