Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5542

EBAZPENA, 2021eko urriaren 5ekoa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bitartez 2021-2022 aldian Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko laguntza-eskabideetarako Balorazio Batzordeko kideak eta idazkaria izendatzen baitira, eta batzorde horren osaera jakinarazten baita.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko uztailaren 30eko Agindua ikusi da. Agindu horren bidez, 2021-2022 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egin zen, Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko (2021eko irailaren 14ko EHAA, 183. zk.).

Agindu horren 14. artikuluak aurreikusten duenez, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Balorazio Batzorde bat eratuko da, eta haren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kide hauek izendatzea:

– José María Uriarte González jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Juan Carlos Soto Pérez jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, Balorazio Batzordeko idazkari izendatzea. Ez da Batzordeko kide izango eta idazkari gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe.

Hirugarrena.– Balorazio Batzordearen osaera argitara ematea. Batzordea honela osatuko da:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Kideak:

– Abdona Gil Abad andrea, Euskal Kultura Ondarearen EAEko Zentroaren arduraduna.

– José María Uriarte González jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

– María Teresa Izquierdo Marculeta andrea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Juan Carlos Soto Pérez jauna, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala