Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5537

EBAZPENA, 2021eko urriaren 19koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko dirulaguntzak ematen dituena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzearren, merezimendu-lehiaketaren bidez, dirulaguntzak emateko 2021eko maiatzaren 19ko Ebazpena onartu zuen. Horrekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko dirulaguntzak proiektu hauei ematea:

1.– «Segregación socioresidencial, desigualdad social y política de vivienda en el País Vasco». Itziar Aguado Moralejo, Roberto Torres Elizburu eta Nagore Dávila Cabanillas.

2.– «La mediación penal penitenciaria: análisis crítico y propuesta de un modelo concreto para la administración penitenciaria vasca», Isusko Ordeñana Guezuraga eta Raquel Castillejo Manzanares.

Bigarren artikulua.– Lehenengo artikuluan aipatutako proiektuek baino ez dutenez gutxieneko puntuazioa gainditu, aditzera ematea ez dagoela administrazio publikoarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazio-zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketak sustatzeko dirulaguntzen ordezkorik.

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete igarota erantzuna ematen ez bazaio, ulertu beharko da errekurtsoa ez dela onartu, eta administrazioarekiko auzietako bidera joateko aukera irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala