Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5535

EBAZPENA, 2021eko urriaren 14koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2020ko uztailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa argitaratzen baita, 2020-2023 aldiko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzenduta».

Aldez aurretik, komenigarria da adieratzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren 2020ko uztailaren 2ko ebazpen horren huts-zuzenketa bat argitaratu dela dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2020ko uztailaren 29ko 148 zenbakian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko uztailaren 2ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Hezkuntza Sailak sinatutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, 2020-2023 aldiko prestakuntza-programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko langile langabeei eta landunei zuzenduta. Ebazpen hori 2020ko uztailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 141. zenbakian. Hain zuzen ere, kudeaketa-gomendioaren I eta II. eranskinean bi lanbide-arlo alde batera utzi dira (bata Arabako Mendizabala LHII ikastetxekoa eta bestea Gipuzkoako don Bosco LHII ikastetxekoa) eta zuzentzea erabaki da. Ulergarriagoa izateko, eranskin osoak ordezkatuko dira ebazpen honi erantsita datozenekin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 14a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala