Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARRASATEKO UDALA
5532

IRAGARKIA, Arrasateko Udal Euskaltegiko irakasle plaza bi betetzeko deialdiaren oinarriak zuzentzeari edo aldatzeari buruzkoa.

2021eko urriaren 1eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (189. zenbakia) argitaratu dira zuzenduta edo aldatuta Arrasateko Udal Euskaltegiko irakasle plaza bi, txanda irekian eta lehiaketa-oposizio bidez, behin betiko betetzeko deialdi publikoaren oinarriak. Hasieran 2021eko maiatzaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (84. zenbakia) argitaratu ziren.

Plazak betetzeari buruzko iragarkiak 2021eko maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (96. zenbakia) argitaratu ziren, baita 2021eko maiatzaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialean ere (117. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea eta lehen deialdian alegatutako merezimenduak aldatzeko epea 20 lanegunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratuko dira.

ARRASATE, 2021eko urriaren 14a.

Alkatea,

MARIA UBARRETXENA CID.


Azterketa dokumentala