Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5512

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2021eko apirilaren 21eko errekerimendua, Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearena, Vitoria-Gasteizko Gorbea kaleko 17. zenbakiaren jabeen erkidegoari akatsak zuzentzeko eskatzekoa.

Errekerimendua zuzenean jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Espedientea: 01-BT-Z-2021-00004.

Interesduna: Vitoria-Gasteizko Gorbea kaleko 17. zenbakiaren jabeen erkidegoa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 46. artikuluan xedatutakoa betez, egintzaren edukiaren azaleko aipamena argitaratzen da.

Errekerimenduaren testu osoa, akatsak zuzentzeko eskatu den dokumentazioa eta zuzenketak egiteko epea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan aztertu daitezke (Samaniego 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Argitara ematen da urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan ezarritako ondorioetarako, eta eranskinean zehazten den interesduna jakitun egoteko.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala