Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5511

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 13koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean erakusten diren aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, Legutioko udalerriko (Araba) «Válvulas Villarreal» Aterpez Kanpoko Transformazio-zentroko deribazioan «4656-03 Villarreal» eroale-aldaketa izeneko 13,2 kV-ko airetiko linea elektrikoaren proiektuari lotuta daudenak.

Energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako ondorioetarako (2020-04-24ko EHAA), Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legeak 53. artikuluan xedatutakoaren arabera (2013-12-26ko BOE), Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearekin bat etorriz (2012-12-11ko BOE) eta Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrari lotuta (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakusten dira honako proiektu honi dagozkion baimen-eskaera eta ingurumen-inpaktuaren azterlana:

– Eskatzailea: «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU», helbidea Urartea kalea 2 helbidean duena.

– Eskaera: aurretiazko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena, proiektuak ingurumen-inpaktuaren azterlan arrunta behar duelako.

– Helburua: inguruko energia elektrikoaren horniduraren kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202000038.

– 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoa «4656-03 Villarreal» eroale-aldaketa dela-eta «Válvulas Villarreal» Aterpez Kanpoko Transformazio-Zentroko deribazioan; 1.349 metroko luzera izango du eta honela egingo da: lehendik dauden hormigoizko 18 euskarri eta txapazko euskarri 1 desmuntatzea, saretazko 7 euskarri eta hormigoizko euskarri 1 eraikitzea, lehendik dauden euskarrietan gurutzetak ordezkatzea eta instalatzea, hegazti-fauna babesteko tartea egokitzea, eta eroalea ordezkatzea.

– Linearen ibilbidea: Legutioko udalerria (Araba).

– Aurrekontua: 38.787,53 euro.

– Baimena emateko organo eskuduna: Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritza.

Proiektua jendaurrean jarri zen, 2020ko urriaren 21eko ALHAOn eta 2020ko urriaren 7ko EHAAn argitaratutako bi iragarkiren bidez, onura publikokotzat jo zedin.

Hori guztia argitara ematen da, eta 30 eguneko epea ematen da, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa azter dezaten Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko webgunean (www.euskadi.eus), Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 13a.

Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala