Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5501

EBAZPENA, 2021eko urriaren 14koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez, argitara ematen baita 2022-2023 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan –baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere– alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela du berdinketa kasuak konpontzeko irizpidea, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen hautatze-prozesu orotan.

Zozketa hori 2021eko urriaren 8an egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea «G» letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2022-2023 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste hautaketa-prozesu orotan. Horrela, bada, «G» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 14a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.


Azterketa dokumentala