Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5496

AGINDUA, 2021eko urriaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari titular bat, eta haren ordezkoa izendatzen baita.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 9. artikuluak, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkeraren arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera ezartzen du. Hain zuzen ere, 1.b paragrafoan eta 2. paragrafoan, funtzio publikoaren ardura duen sailburuari eskumena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bost ordezkariak eta organo horretako idazkaria izendatzeko. Langile-kopururik handiena atxikita daukaten sailetako langile-kudeaketaz arduratzen diren goi-kargudunen artean hautatu behar dira bost ordezkari horiek.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko goi-kargudunen artean izandako kargu-uzte eta izendapen berrien ondorioz, batez ere XII. Legegintzaldia hasi zenetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan dituen ordezkari titularrak eta ordezkoak izendatu ziren agindu bakar batean, 2020ko abenduaren 2an (2020ko abenduaren 29ko EHAA).

Halaber, 2021eko uztailaren 2an, EHAAn argitara eman zen 164/2021 Dekretua, ekainaren 29koa, zeinaren bidez María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andrea kentzen baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren kargutik. Data horretan bertan, ekainaren 29ko 165/2021 Dekretua argitaratu zen, Egoitz Laburu Rodríguez jauna izendatzen duena erakunde horretako zuzendari.

Agindu honen bidez, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osaera aldatzen da.

Azaldutako guztiagatik, eman zaizkidan ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– María Teresa Iruretagoyena Ibarguren andrea kentzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluan duen ordezkari-kargutik, eta, haren ordez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendari Egoitz Laburu Rodríguez jauna izendatzea bokal titular.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Agindu hau kargutik kendutakoari, izendatutakoari eta Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari jakinaraztea, dagozkion ondorioetarako.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala