Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2021eko urriaren 28a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
5494

HUTS-ZUZENKETA honako legegintzako dekretu honena: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako huts bat aurkitu da Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 27ko Legegintzako Dekretuan (2017ko maiatzaren 5eko EHAA, 84. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

13.3 artikuluan, 2017/2220 (38/8) orrialdean,

honako hau dio:

«Alkatea da udaleko babes zibilaren agintari gorena. Kapitulu honetako 3. artikuluan tipifikatutako larrialdiren bat gertatzen denean udal-mugartean, udal-agintaritzak hartuko du bere gain sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, eta egoeraren informazio zehatza emango dio berehala Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen saileko organo eskudunari, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez.»

baina hau esan behar du:

«Alkatea da udaleko babes zibilaren agintari gorena. Kapitulu honetako 9. artikuluan tipifikatutako larrialdiren bat gertatzen denean udal-mugartean, udal-agintaritzak hartuko du bere gain sorospeneko eta laguntzako zerbitzuen zuzendaritza eta koordinazioa, eta egoeraren informazio zehatza emango dio berehala Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloko eskumena duen saileko organo eskudunari, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez.»


Azterketa dokumentala