
214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (237 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5482
IRAGARKIA, Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 290/2021 prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenak epatzeari buruzkoa.
Akats materiala antzeman da 290/2021 prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenak epatzeari buruzko argitalpenean.
Horrenbestez, erabaki dut indarrik gabe uztea 2021eko urriaren 5eko EHAAn (199. zk.) eta 2021eko urriaren 7ko BOEn (240. zk.) egindako argitalpenak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoa betez, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 45. eta 109. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. Agindu horietan jasotako inguruabarrak direla eta, ondoren zehazten den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dela jakinarazten zaie espedienteko interesdun guztiei, jakinarazpen- eta epatze-balioa izan dezan, autoetan agertu eta pertsonatu ahal izan daitezen, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera:
Autoak: 290/2021 prozedura laburtua.
Errekurtsogilea: Ertzaintzako karrerako funtzionario bat.
Organo judiziala: Donostiako Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegia.
Objektua: 2021eko maiatzaren 6ko Ebazpena, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena. Errekurtso hori Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren aurka aurkeztu zen. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako ikuskapen-eskalako ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.
Arkauti, 2021eko urriaren 18a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.
RSS