Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5481

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Aktuariotza eta Finantza Zientziak» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatuta), zeinak dagoeneko egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko prozedura ezartzen baitu, eta, Aktuariotza eta Finantza Zientzietako Unibertsitate Masterraren titulu ofiziala lortzeko ikasketa planaren aldaketa erabaki ondoren, 2016ko urriaren 7ko Ministro Kontseiluaren Erabakiaren bidez (2016ko urriaren 7ko Aldizkari Ofiziala) ezarri zelarik, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko azken txostenaren bidez, 2020ko abuztuaren 6koa, Gradu eta Masterraren Aldaketak Eskatzeko Gidaren 5.3 atalean ezarritako prozedurarekin bat etorriz, 2015eko abenduaren 3an onartua (Unibasqen Aholku Batzordea)

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Aktuariotza eta Finantza Zientziak» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2016ko abenduaren 12ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2017ko urtarrilaren 3an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2017ko urtarrilaren 3an.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2021eko ekainaren 21a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala