Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5480

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia –Unibasq– komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa.

EBATZI DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Psikodidaktika: Hezkuntzaren Psikologia eta Berariazko Didaktikak» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 24an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 30ean, zuzenketak argitaratu ziren ondoren, 2018ko urtarrilaren 27ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2018ko urtarrilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2021eko ekainaren 21a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala