Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5478

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala unibertsitate masterraren ikasketa planean egindako aldaketak, masterraren antolatzaileak izanik: Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Castelloko Jaume I Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Santiagoko Unibertsitatea, Valladolideko Unibertsitatea, Vigoko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea.

Bat etorrita urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak 28. artikuluan ezarritakoarekin (dekretu hori aldatzen duen uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak, dagoeneko egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko prozedura ezartzen duenak, emandako idazkeran), eta Madri+d Jakintzarako Fundazioaren aldeko iritzia hartu ondoren Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala unibertsitate masterraren ikasketa planean egindako aldaketarako (Ministroen Kontseiluak 2015eko apirilaren 17ko erabakiaren bidez onartutako titulu ofiziala; 2015eko maiatzaren 7an argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean),

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoko 35. artikuluarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkeran), honako hau,

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko Kimika Teorikoa eta Modelizazio Konputazionala unibertsitate masterraren ikasketa planean egindako aldaketak, masterraren antolatzaileak izanik: Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Castelloko Jaume I Unibertsitatea, Murtziako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Santiagoko Unibertsitatea, Valladolideko Unibertsitatea, Vigoko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Aldaketak ebazpen honetako eranskinean daude jasota eta aldaketa horiek aldarazi egiten dute 2015eko uztailaren 27an Estatuko Aldizkari Ofizialean eta 2016ko urtarrilaren 25ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ikasketa plana.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izaten ditu 2021-2022 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2021eko ekainaren 21a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala