Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

214. zk., 2021eko urriaren 27a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5474

AGINDUA, 2021eko urriaren 19koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.

Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuak Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen ditu (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluak Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako epaimahaikideak Herrizaingo sailburuak izendatuko dituela ezartzen du.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (abuztuaren 19ko EHAA, 156. zk.), Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako kideak izendatu ziren.

Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Aginduaren bidez (martxoaren 9ko EHAA, 48. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Aginduaren bidez (ekainaren 4ko EHAA, 109. zk.), Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2010eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduaren bidez (2010eko uztailaren 5eko EHAA, 127. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen berriz ere.

Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez (2014ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 27koa Aginduaren bidez (2017ko azaroaren 7ko EHAA, 212. zk.), azken aldaketa egin zen bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari dagokionez.

Mediku Epaimahaiko kideen erretiroen ondorioz, Mediku Epaimahaiko kideak berriro aldatu behar dira.

Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuaren bitartez, Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dira (urtarrilaren 12ko EHAA, 29. zk.). Bada, dekretu horretako 7. artikuluarekin eta indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek kentzea bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titular eta ordezkoen kargutik:

Titularra: Javier Bidea Molinillo jauna.

Ordezkoak: Juan Carlos Coto Fernández jauna eta Joseba Soloeta Eraso jauna.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titular eta ordezko:

Titularra: Francisco Luis Casado de Dios.

Ordezkoak: Leire Avellanal Zaballa andrea eta Elena Orio Serna andrea.

Hirugarrena.– Elena Orio Serna andrea ordezko presidente izendatzea; bokal titularra Francisco Luis Casado de Dios jauna izango da, eta ordezko bokala Leire Avellanal Zaballa andrea.

Laugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bosgarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 19a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala