Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5461

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirulaguntzak ukatzeko ebazpenak jakinarazteari buruzkoa (Gizarte Segurantzako kuoten 2021eko deialdia).

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak eman dituen ebazpenen bidez (Gizarte Segurantzako kuoten deialdiaren babesean eta 1044/1985 Dekretuaren 4.2 artikuluan xedatutakoa betez) dirulaguntzak ukatzen zaizkie langabeziako prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen duten pertsonei.

Ezinezkoa izan da dirulaguntzak ukatzeko ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ebazpenak jakinarazten zaizkie interesdunei eta, halaber, azaltzen zaie ebazpen horiek amaiera ematen diotela administrazio-bideari. Beraz, horien aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa,Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, jakinarazten da ebazpenen testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala