
213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (253 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5460
IRAGARKIA, 2021eko urriaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, berraztertzeko errekurtso baten ebazpena jakinarazteari buruzkoa (COVID-19aren ondoriozko ABEEEetarako aparteko laguntzen deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak eman duen ebazpenaren bidez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebatzi da; izan ere, COVID-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan sartu diren langileentzako aparteko laguntzen deialdiaren babesean eman da ebazpen hori, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2020ko uztailaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez onartu zen (2020ko uztailaren 27ko EHAA).
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Ebazpenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Horretarako, jakinarazten da berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenen testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 18a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.