Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2021eko urriaren 26a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5447

EBAZPENA, 2021eko urriaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu batzuk izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

2021eko uztailaren 7ko ebazpenaren bidez (2021eko uztailaren 22ko EHAA), zenbait lanpostu izendapen askeren bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen. Zerbitzuko edo Ikastetxeko Arduradunek egindako txostenak ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonek 2021eko uztailaren 7ko ebazpeneko eranskinean eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituztela ikusita, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an hartutako erabakia, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2021eko otsailaren 12ko EHAA) erabiliz, honako hau.

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Miren Jasone Ugarte García de Andoin andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren Idazkaria.

– Erref.: F 10.

– Eskala: Administraria / Administrazio laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 14.

– Maila: 19.

– Hizkuntz eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1994ko urriaren 30a.

– Langunea: Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetza.

– Campusa: Gipuzkoa.

Bigarrena.– Deñe Larrabeiti Mendikute andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: Kargudunaren Idazkaria.

– Erref.: F 1238.

– Eskala: Administraria / Administrazio laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 19.

– Hizkuntz eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2016ko abenduaren 31.

– Langunea: Eraldaketa Digitalaren eta Komunikazioaren errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

Hirugarrena.– Behean azaltzen diren lanpostuen prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdiak hutsik gelditu direla adieraztea.

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 2.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 2.

– Maila: 19.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1998ko abenduaren 31.

– Langunea: Errektoregoa.

– Campusa: Bizkaia.

eta

– Izena: Kargudunaren idazkaria.

– Erref.: F 55.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 11.

– Maila: 19.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 1997ko urtarrilaren 31.

– Langunea: Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordetza.

– Campusa: Bizkaia.

eta

– Izena: Administrazio Burua.

– Erref.: F 410.

– Eskala: Gestio Teknikaria.

– Taldea: A.

– Zenbatgarrena: 8.

– Maila: 26.

– Hizkuntza eskakizuna: 3; derrigorrezko data: 2016ko maiatzaren 31.

– Langunea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.

– Campusa: Gipuzkoa.

eta

– Izena: Administrazio burua.

– Erref.: F 1162.

– Eskala: Gestio Teknikaria.

– Taldea: A.

– Zenbatgarrena: 5.

– Maila: 26.

– Hizkuntza eskakizuna: 3; derrigorrezko data.

– Langunea: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

– Campusa: Bizkaia.

Laugarrena.– Izendapenak 2021eko azaroaren 1etik ondorioak izango dituzte.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2021eko urriaren 4a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala