Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2021eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5424

EBAZPENA, 2021eko irailaren 30ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, 2020-2021 ikasturtean Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Blas Lezo-Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia ebatzi duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez (2021eko ekainaren 14ko EHAA, 115. zk.) argitaratu zen Blas Lezo-Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean 2020-2021 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdia.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, aipatutako aginduan aurreikusten den batzordearen proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez Nautikako eta arrantzako irakaskuntzen arloko ikasketak egiteko Blas Lezo-Pasaiako Itsas Arrantzarako Ikastetxean, Bermeoko Nautika eta Arrantzako Lanbide Heziketako Eskolan, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzarako Lanbide Heziketako ikastetxean 2020-2021 ikasturtean itsasoari eta arrantzari buruzko ikasketak egiteko beken deialdiaren esleipena egitea, eta beken onuraduen izenak ematea ebazpen honen eranskinetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar diezaioke interesdunak Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, argitaratu eta hilabeteko epean, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala