Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2021eko urriaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
5420

EDIKTUA, 5253/2021 eskumen-gatazka positiboaren ondoriozkoa.

5253/2021 eskumen-gatazka positiboa, honako hauen aurka: martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamenduaren 15.3.a), 26.2.c), 28.2 eta 29.4 artikuluak eta bederatzigarren xedapen gehigarria.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurak, 2021eko urriaren 7ko probidentzia bidez, erabaki du 5253/2021 eskumen-gatazka positiboa izapidetzeko onartzea. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sustatu du gatazka hori, martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren bidez onartu zen sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamenduaren 15.3.a), 26.2.c), 28.2 eta 29.4 artikuluei eta bederatzigarren xedapen gehigarriari lotuta.

Madril, 2021eko urriaren 7a.

Konstituzio Auzitegiaren osoko bilkurako justiziako idazkaria,

ALFONSO PÉREZ CAMINO.


Azterketa dokumentala