Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2021eko urriaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5323

IRAGARKIA, bide publikoan, taldean, edariak kontsumitzeari dagokionez, instrukzio-egileak zehapen-prozedurak ebazteko egindako proposamena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da zehapen-espedienteak ebazteko proposamen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

1.– Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, espedientea aztertzeko, eta bere burua defendatzeko egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazio oro aurkezteko. Espedientea Bizkaiko Lurralde Bulegoan dago eskuragarri (Kale Nagusia 81, 1. solairua, Bilbao).

2.– Jakinarazpena egin eta hurrengo 15 egunetan isuna ordaintzen badu, 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da zenbatekoa. Ordainketa-gutuna iragarki honen 1. puntuan adierazitako helbidean eskatu ahal izango da.

Hori guztia argitara ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala