Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2021eko urriaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5319

EBAZPENA, 2021eko urriaren 4koa, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorra; agindu horrek iragarri eta arautu ditu 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak.

AURREKARIAK

1.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko aginduak –zeinaren bidez iragarri eta arautu baitziren 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak– 2. artikuluan finkatu zuen laguntza horien guztizko zuzkidura ehun mila (100.000) euro izango zirela, urteko banaketa honen arabera: 2021 = 50.000 eta 2022 = 50.000.

2.– Aipaturiko aginduaren bigarren xedapen gehigarrian aukera hau aurreikusi zen:

«Emango diren laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko aipatutako zenbatekoa edo zenbateko hori handitzearen ondoriozkoa, baldin eta indarreko legeriaren arabera aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariaren ebazpen baten bidez.»

3.– Une honetan, dirulaguntza-deia egiten duen aginduaren xedapen gehigarrian aurreikusten den moduan, nahiko aurrekontu-baliabide dagoenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 18ko Aginduan finkatutako gehieneko zenbateko orokorrari 50.000 euro gehitzea, urteko banaketa honen arabera: 2021 = 25.000 euro eta 2022 = 25.000 euro (agindu horrek iragarri eta arautu ditu 2021. urteko goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzak).

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako gehieneko zenbateko orokorra ehun eta berrogeita hamar mila (150.000) euro izango da (2021=75.000, 2022=75.000).

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala