Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2021eko urriaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5312

AGINDUA, 2021eko irailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) «Aitzi» Haur Eskola Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Aitzi» Haur Eskola Pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez eskatzen baitu Haur Hezkuntzako 1. zikloko baimena aldatzea gela berri bat irekitzeko urte bat eta bi urte bitarteko haurrentzat, eta erabilera-aldaketa eskatzen baitu urtebetez azpiko haurrentzako unitate bat urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzako unitate bihurtzeko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua (19ko EHAA), 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode-zenbakia: 48018865 eta 015771.

Izen espezifikoa: «Aitzi».

Titularra: Estudio Aitziber Aguirre, S.L.

Helbidea: La Bondad kalea, 3.

Udalerria: Barakaldo.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena: 1-2 urte bitarteko unitate berria sortu, eta 0-1 urte bitarteko haurrentzako unitate bat 1-2 urte bitarteko haurrentzako bihurtzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate, honelako edukierakoak:

• unitate 1, urtebetez azpiko haurrentzat, 8 ikaspostuko edukierakoa.

• 4 unitate, urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat; bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

• unitate 1, bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen bidez emandako baimenak ez dakar hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala