
208. zk., 2021eko urriaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5304
257/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Adrián Muñoz de la Parte jauna Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko kargutik kendu den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
47/2018 Ebazpenaren bidez, Adrián Muñoz de la Parte jauna Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko izendatu zuten Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Adrián Muñoz de la Parte jauna Erizaintzako Zuzendaritzako Ondoko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan, eta berari eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko irailaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2021eko irailaren 21a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.
RSS