Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GUARDIA ZIBILAREN ARABAKO KOMANDANTZIA
5262

IRAGARKIA, Guardia Zibilaren Zuzendaritza Nagusiarena –Arabako Guardia Zibilaren Komandantzia–, arma-enkanteari buruzkoa.

Arabako Guardia Zibilaren Komandantzian (Sansomendi kalea 4, Vitoria-Gasteiz) egingo da arma-enkantea, 2021eko azaroaren 22ko 10:00etan, plegu itxiko modalitatean. 245 arma-lote jarriko dira enkantean, bakoitza arma bakarrekoa (laburra, aurrekargako laburra edo luzea, luze arrastoduna, balezta edo eskopeta). Arma horiek jabetzan izateko baimena duten pertsonek har dezakete parte enkantean. Enkantearen loteak edo baldintzak Sansomendiko kuartelean jarriko dira jendaurrean, 2021eko azaroaren 15etik 19ra bitartean (biak barne), 09:00etatik 13:00etara. Epe horretan, erosteko proposamenak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek. Esleitzeke gelditzen diren loteak txatar bihurtuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 29a.

TENIENTE KORONELA, KOMANDANTZIAKO BURUA.


Azterketa dokumentala