Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2021eko urriaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BETARRAGANE, S. COOP. EN LIQUIDACIÓN
5227

IRAGARKIA, likidazioan dagoen «Betarragane, S. Coop.» sozietate kooperatiboaren desegiteari buruzkoa.

2021eko irailaren 14an, 18:30ean (bigarren deialdia), egin zen likidazioan dagoen «Betarragane, S. Coop.» kooperatibaren ohiko batzar orokorra, modu telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 40. artikuluak xedatutakoa betez (8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena); hau da, bazkideak ez ziren fisikoki bertaratu. Kooperatiba osatzen duten 80 bazkideetatik 28 telematikoki bertaratu ziren, eta aho batez, honako erabaki hauek hartu ziren:

ERABAKIAK

– «Betarragane, S. Coop.» kooperatiba desegitea.

– Kooperatibaren administratzaileak kargutik kentzea eta haren likidatzaile bakar gisa izendatzea Gaizka Vicente Antoñanzas, Mikel Gurtubay Vazquez eta Imanol Garcia Cuerda jaunak, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluarekin bat etorriz.

– Onartzea likidazioan dagoen «Betarragane, S. Coop.» sozietatearen ondare egoeraren azken balantzea, aldeko 20 botorekin, kontrako 1 botorekin eta 1 abstentziorekin.

– Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:

«Betarragane, S. Coop.» kooperatibaren ondasuna (253.470,74 euro) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan ezarritakoa betez.

– Ohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.

Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.

Amorebieta-Etxano, 2021eko irailaren 14a.

Kargua uzten duen idazkaria,

MAITE PEREZ PINEÑO.

Likidatzaile bakarrak,

GAIZKA VICENTE ANTOÑANZAS.

MIKEL GURTUBAY VAZQUEZ.

IMANOL GARCIA CUERDA.


Azterketa dokumentala