
202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (224 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5177
IRAGARKIA, 2021eko irailaren 16koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuan jasotako laguntzak itzultzeko espedienteen probidentziak jakinaraztekoa.
Aipatutako itzultze-espedienteen probidentziak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 15 eguneko epea ematen zaiela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alega dezaten, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.
Jakinarazten da, halaber, interesdunek eskuragarri dutela itzultze-espedienteen probidentziei buruzko testu osoa Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 16a.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.
RSS