Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5171

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 277/2021 prozedura arruntean – 3. sekzioa interesa dutenak.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Funtzio Publikoko zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiari helaraztea prozedura honi dagokion administrazio-espedientea:

277/2021 prozedura arrunta – 3. sekzioa Lan-poltsen arauketa Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2021eko urtarrilaren 7ko Aginduaren aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa; hartan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta haren organismo autonomoetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzen da.

Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, prozedura horretan interesa dutenak epatzen dira, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala