Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5168

EBAZPENA, 2021eko irailaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez ematen baita garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuría» saria, 2021eko edizioan.

Ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuak –uztailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 137. zk.– arautzen du garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» saria.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2021eko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 19ko EHAA, 97. zk.), garapenerako lankidetzaren «Ignacio Ellacuria» sariaren deialdia egin zen, 2021. urterako.

Aipatutako deialdi-ebazpenaren seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako Epaimahaiak bilera egin zuen, eta, ekainaren 30eko 79/2020 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraituz, gaiari buruz eztabaidatu ondoren, epaitza arrazoitua eman eta ebazpen-proposamena egin zuen.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea.

Garapenerako lankidetzaren 2021eko «Ignacio Ellacuria» saria ex aequo ematea Asociación Madres de Abril eta Articulación Feminista de Nicaragua emakume-elkarteei; 7.750 euroko diru-kopurua jasoko du bakoitzak, sariaren balorazio-irizpideetara ondoen egokitzen diren hautagaiak direlako. Modu horretan, Epaimahaiak aintzat hartu nahi du elkarte horiek emakumeen eta Nikaraguako herriaren eskubideen eta justiziaren alde egindako lana, eta euskal zein nazioarteko gizartea sentsibilizatzen lagundu izana.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 27a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala