Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5165

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 17koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen eta berrikusten baita Iberdrola Generación Térmica SL sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua Santurtziko (Bizkaia) udal-mugartean duen energia elektrikoa sortzeko jarduerarako (4. taldea-ziklo konbinatua).

Ingurumeneko sailburuordearen 2004ko urriaren 29ko Ebazpenaren bidez eman zitzaion ingurumen-baimen integratua Iberdrola Generación SAU sozietateari, Santurtziko (Bizkaia) zentral termikoaren (4. taldea-ziklo konbinatua) proiekturako.

Ingurumeneko sailburuordearen 2005eko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez eskualdatu zitzaion Hidroeléctrica Ibérica SLUri Iberdrola Generación SAUri emandako ingurumen-baimen integratu hori, 2008ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez eraginkor egin zena.

2012ko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez aldatu zen Iberdrola Generación SAUri emandako eta 2008ko abenduaren 2ko Ebazpenaren bidez eraginkor egindako eta ondoren Hidroeléctrica Ibérica SLUri eskualdatutako ingurumen-baimen integratua.

Ingurumeneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez ofizioz aldatu zen lehen aipatutako ingurumen-baimen integratua, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretura egokitzeko (Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

2015eko abenduaren 30eko Ebazpen horretan, Hidroeléctrica Ibérica SLUri errekerimendua egin zitzaion gelditze- eta berrabiarazte-aldiak proposa zitzan, honako honi jarraikiz: 2012/249/EB Erabakiaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren, industria-emisioei buruzkoaren, ondorioetarako instalazioak martxan jartzeko eta gelditzeko aldiak zehazteari buruzkoaren, 6. artikuluari jarraikiz.

2016ko otsailaren 26an, Hidroeléctrica Ibérica SLUk ingurumen-organo honi igorri zion aurreko paragrafoan eskatutako dokumentazioa.

Ingurumeneko Estatu Idazkaritzaren 2017ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez aldatu zen 2001eko abenduaren 10eko Ebazpena, aztergai dugun proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenari buruzkoa.

2018ko abuztuaren 1ean, Hidroeléctrica Ibérica SLUk ingurumen-organo honi jakinarazi zion aipatutako ingurumen-baimen integratua eskualdatu ziola Iberdrola Generación Térmica SLri.

2019ko otsailaren 20an, URA-Uraren Euskal Agentziak ingurumen-organo honi eskatu zion berraztertu zezala Iberdrola Generación Térmica SLren ingurumen-baimen integratua, analisien emaitzen bidalketa telematikoa sartzeko. Orobat, Ingurumeneko sailburuordearen 2019ko ekainaren 20ko Ebazpenaren bidez, entzunaldi-izapidea ireki zen zegokion espedientean.

2007ko urriaren 24an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea.

2008ko abenduaren 23an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen garapen partzialerako araudia onartzen duen abenduaren 22ko 2090/2008 Erregeren Dekretua.

2016ko abenduaren 31n, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.

2017ko abuztuaren 17an, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442 Exekuzio Erabakia (EB), Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dituena errekuntza-instalazio handietarako Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera.

2017ko urriaren 30ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen urriaren 23ko APM/1040/2017 Agindua, Ingurumen Erantzukizunaren urriaren 23ko 26/2007 Legearen III. eranskinean jasotako jardueretan –ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren bidez 1. eta 2. lehentasun-mailakotzat sailkatuak– nahitaezko finantza-bermea eratzea noiztik eska daitekeen ezartzen duena, eta aipatutako agindu horren eranskina aldatzen duena.

2020ko urtarrilaren 22an eta otsailaren 4an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian honako hauek argitaratu ziren, hurrenez hurren: 209/2019 Dekretua, abenduaren 26koa, zeinaren bidez garatzen baita Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea; eta 2020ko urtarrilaren 23ko Agindua, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez jarraibide tekniko bat onartzen baita, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoa interpretatzeari eta aplikatzeari buruzkoa, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko oinarrizko txosten bat eskatzeari lotua.

2020ko urtarrilaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua, zeinaren bidez indargabetu egiten baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena.

2020ko ekainaren 19an, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Estatuko lurraldean hondakinen garraioa arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua.

2017ko ekainaren 21ean, Iberdrola Generación Térmica SLk bere jardueraren aldaketa ez-funtsezko baten berri eman zuen; alegia, laborategia aldatu eta larrialdi-eskailera bat instalatu zituztela. Organo honek 2017ko uztailaren 7an berretsi zuen aldaketa hori ez-funtsezko gisa, eta baimendu egin zuen.

2021eko uztailaren 13an, Iberdrola Generación Térmica SLk adierazi zuen ez-funtsezko aldaketa bat egin nahi zuela baimendutako proiektuan; alegia, amiantoa duten hondakinak sortu nahi zituela (AAI00003_MNS_2021_001 espedientea).

2017ko abenduaren 24an jarri zen indarrean Errekuntza-instalazio ertainetatik zenbait agente kutsatzaile aireratzea mugatzeari buruzko abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretua, zeinaren bidez eguneratzen baita Airearen Kalitatearen eta Atmosferaren Babesaren azaroaren 15eko 34/2007 Legearen IV. eranskina; eta Iberdrola Generación Térmica SLk haren aplikazio-eremuan sartzen diren instalazioak ditu.

2020ko urriaren 23an, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak aurretiko kontsultak hasi zituen erakunde eskumendunekin, eta AAI00003_REV_MTD_2020_001 administrazio-espedientea ireki zen.

2021eko otsailaren 10ean, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak Iberdrola Generación Térmica SLri eskatu zion, baimena berraztertu ahal izateko, ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenekin instalazioak zer-nolako funtzionamendua zukeen konparatzeko eta konparazioa bidaltzeko, bai eta zenbait ingurumen-alderdiri buruzko eguneraketa bat ere.

2021eko otsailaren 24an, ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen Iberdrola Generación Térmica SLk.

Behin aurkeztutako dokumentazioa nahikoa zela egiaztatuta, 2021eko maiatzaren 5ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariaren 2021eko apirilaren 14ko Iragarkia, aipatutako espedientea jendaurreko informazioaren mende jartzekoa.

Ez zen alegaziorik aurkeztu espedientea jendaurrean egon zen aldian.

2021eko maiatzaren 12an eta ekainaren 28an, txostenak eskatu zitzaizkien erakunde eskumendun hauei: Santurtziko Udalari (Bizkaia), URA-Uraren Euskal Agentziari, eta Jaurlaritzaren Osasun Publikoko Zuzendaritzari, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzari; bai eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Energia Politikako eta Meatzeetako Zuzendaritza Nagusiari eta Ingurumen Kalitatearen eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiari ere.

2021eko uztailaren 2an eta 12an jaso ziren, hurrenez hurren, aipatutako Osasun Publikoko Zuzendaritzaren eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren txostenak.

2021eko uztailaren 26an, Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariak Iberdrola Generación Térmica SLren esku jarri zituen aipatutako espedientea eta ebazpen-proposamena, entzunaldi-izapiderako, espedientean jasota dagoen emaitzaz.

Testu bategin horren 26. artikuluan dago ezarrita zer baldintza behar diren baimena berrikusteko. Horri jarraituz, lau urteko epean, instalazioaren jarduera nagusiari dagozkion TEOen inguruko ondorioak argitaratzen direnetik aurrera, organo eskudunak bermatuko du instalazioaren baimenaren baldintza guztiak berrikusiko direla eta, beharrezkoa bada, egokitu egingo direla, baita instalazioak erreferentziazko TEO agirien ondorio aplikagarriak betetzen dituela ere.

Aipatutako testu bategin horren 10. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan finkatutako irizpideei jarraikiz, 2021eko uztailaren 13an jakinarazitako aldaketa (AAI00003_MNS_2021_001) ezin da sailkatu aldaketa ez-funtsezko gisa.

Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketa ez dago sartuta ez Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen IB eranskineko egoeretan, ez eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eta II. eranskinetan ere. Horregatik, bada, aipatutako aldaketari ez dagokio arau horietan ezarritako ingurumen-inpakturen ebaluazio-prozeduren mende jartzea.

Zilegi da aztergai dugun instalazioko Errekuntza Instalazio Ertainak (EIE) EAEko Errekuntza Instalazio Ertainen Erregistroan sartzea.

Zilegi da ingurumen-baimen integratuan 2090/2008 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak sartzea; hortaz, ingurumeneko finantza-bermea eratzeari buruzko puntu bat gehitu behar da.

Zilegi da ingurumen-baimen integratuan aipatutako 4/2015 Lege horretan ezarritako eskakizunak sartzea, 209/2019 Dekretuak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduak erregelamenduz ezarritako moduan; hortaz, lurzoruaren babesari buruzko baldintzak aldatu behar dira.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluarekin eta 2004ko urriaren 29ko ebazpenaren bosgarren apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, ingurumen-baimena egokitu behar da, airearen kalitatea babesteari eta lurzorua babesteari buruzko apartatuen idazketa eguneratzeko, eta ontziak merkaturatzeari buruzko apartatu berri bat sartzeko.

Era berean, ingurumen-baimen integratua eman zenetik ingurumenari buruzko araudi berria promulgatu denez, indarrean dagoen araudi berrira egokitu behar dira Ingurumeneko sailburuordearen 2004ko urriaren 29ko Ebazpenaren baldintzak, ofizioz, aipatutako ebazpenaren bosgarren apartatuan ezarritakoari jarraikiz, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gainera, baimena aldatzeko jakinarazpenean emandako informazioa nahikoa da.

Bestalde, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatzen denez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen eraginpeko enpresek aukera dutenez jarduera aldi baterako eteteko, berariazko atal bat erantsi behar da, etenaldiak dirauen bitartean ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartze aldera.

Urtarrilaren 21eko 4/2020 Dekretua dela eta, zeinaren bidez indargabetzen baita irailaren 25eko 183/2012 Dekretua, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortu eta arautzekoa, ingurumen-baimen integratuko zenbait atal aldatu behar dira.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren (Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) 15.9 artikuluari jarraikiz, berraztertze-ebazpena testu bakar gisa sartuko da ingurumen-baimen integratuan.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Honako xedapen hauek ikusi dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 1/2016 Legegintzako Errege Dekretua, abenduaren 16koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez-funtsezko aldaketatzat kalifikatzea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, Iberdrola Generación Térmica SLk sortzen dituen hondakinen zerrendan amiantoa duten hondakinak gehitzeak dakarren aldaketa. Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedurari aplikatu beharreko araubide juridikoaz adierazitakoari dagokionez, eta Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean adierazitakoari dagokionez, ez zaio ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorik egin behar aldaketa horri.

Bigarrena.– Iberdrola Generación Térmica SL sozietateari (IFK: B95924239; egoitza soziala: Euskadi plaza 5. zenbakia, Bilbao) emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea eta berraztertzea, Santurtziko (Bizkaia) Iparragirre etorbideko 119. zenbakian gauzatzen duen energia elektrikoa sortzeko (4. taldea-ziklo konbinatua) jarduerarako emandakoa, baimeneko baldintzak egokitzeko Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko Exekuzio Erabakira (haren bidez ezarri dira errekuntza-instalazio handietarako Teknologia Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioak; 2017/5225/EB Erabakia). Honela idatzita gelditzen da baimena:

«Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

1.– Errekuntza-instalazioak. 1.1. Guztizko potentzia termiko izendatua gutxienez 50 MW-ekoa duten errekuntza-instalazioak:

a) Energia elektrikoa sortzeko instalazioak, erregimen arruntekoak zein berezikoak, erregai fosilak, hondakinak edo biomasa erabiltzen dituztenak».

Instalazioa Serantes mendiaren IEko magalean dago, N-639 errepidearen bazterrean. Azalera, guztira, 131.229,50 m2 da; horietatik, 89.894 eraikita daude. Barrutian bertan zeuden dagoeneko desmuntatu diren I. eta II. taldeak; fuel-turbinak ziren. III. taldea turbina lagungarri txiki bat zen, eta hura ere desmuntatuta dago.

Ziklo konbinatuko zentralaren prozesua honetan datza: energia elektrikoa ekoiztea, erregai nagusi gisa gas naturala erabiliz. Bi turbina ardazkide ditu, alternadorearekin. Gasa presioan eta tenperaturan egokitzen da Erregulazio eta Neurketa Estazioan (ENE), eta gas-turbinaraino eroaten da, eta, hor, erregailuetan injektatu. Erregailuetan, gas naturalaren errekuntza gertatzen da, eta horrek tenperatura eta presio altuko ihes-gasak sorrarazten ditu. Gas horiek alabe-etapa zenbaiten bidez bideratzen dira, eta beren energiaren zati bat uzten dute. Ihes-gas horiek, artean tenperatura altuan, berreskuratze-galdara batean zehar zirkulatzen dute, eta beren energia trukatzen dute harekin, kondentsadoretik datorren uretik lurruna sortzeko (Rankine zikloa).

Sortutako lurruna lurrun-turbinaren goi-presioko gorputzera bidaltzen da, eta, han, hedatu egiten da. Gero, galdarara itzultzen da berriz, eta, galdararen barruan, tenperatura are altuagoan jartzen da. Berriz berotutako lurruna lurrun-turbinaren erdi-presioko gorputzera bidaltzen da. Azkenik, behe-presioko gorputzetik igarotzen da, eta, bukatzeko, kondentsadorean deskargatu. Hor, lurruna kondentsatu egiten da, foku hotz gisa itsasoko ura erabiliz.

4. taldea ziklo konbinatuko teknologian oinarrituta dago, eta gas naturala erabiltzen du erregai nagusi gisa; larrialdi-egoeretan, gasolioa erabiltzen du. Instalazioaren potentzia izendatua 400 bat MW elektriko da.

Hauek dira ziklo konbinatuko elementu nagusiak:

– Gas Turbina (GT); gas naturalaren errekuntza bidez lan egiten du.

– Berreskuratze Galdara (BG); lurruna sorrarazten du gas-turbinako ihes-gasen beroarekin.

– Lurrun Turbina (LT); galdaran sortutako lurrunarekin lan egiten du.

– Turbinen lana elektrizitate bihurtzen da alternadorean; 220 kV-era transformatzen da, eta sare elektrikora igortzen.

– Turbinatik ateratako lurruna ur bihurtzen da kondentsadorean, eta galdarara bidaltzen da berriz.

– Prozesu honek eskatzen duen hozte-fasea itsasoko uraren bidez egiten da, zirkuitu irekian.

IV. taldeko instalazioek honako elementu osagarri hauek dituzte, I. eta II. talde zaharretatik datozenak:

– Prozesuko urak tratatzeko instalazioa.

– Efluenteak tratatzeko instalazioa.

– Itsaspeko hustubidea.

– Laborategi-eraikina.

– Suteen aurkako sistema.

– Ura eroateko eta hartzeko sistema, prozesurako eta hozte-faserako.

Halaber, honako prozesu lagungarri hauek ere egiten dira:

– Ur desmineralizatuko tratamendua. Honako honetan datza: hornidura-sare publikoko uraren (Bilbao Bizkaia Ur Partzuergotik dator) aurretratamendua egiten da, kaltzio hidroxido bidez bigunduz, eta, gero, desmineralizatu egiten da, ioi-trukatzeko ohantzeetan, ikatz aktibatuzko ohantzeetan iragazi ostean.

– Ur-lurrun zikloaren dosifikazio kimikoa, ur-lurrun zikloko puntu jakinetan amoniakoa eta trisodio fosfatoa gehitzen duen ponpaketa-sistema baten bidez.

Instalazioak atmosferarako bost emisio-foku ditu: IV. taldeko turbina, bi galdara lagungarriak eta ENEko bi berogailu-galdarak. Ekipamendu horiek guztiek gas naturala erabiltzen dute erregai gisa. Gas-turbinak gasolioa ere erabil dezake erregai alternatibo gisa.

Prozesuko hondakin-urak ere sortzen dira; ioi inorganikoak eta hidrokarburoak dituzte. Instalazioak itsasoko ura erabiltzen du hozteko zirkuitu irekirako.

Instalazioan sortzen diren hondakin-uren artean, prozesuko urez osatzen diren ur industrialak daude (ur-tratamenduetatik, galdararen purgaketetatik eta zirkuituen husteetatik datozen urak). Efluenteak Tratatzeko Instalazioa deritzon araztegian tratatzen dira ur horiek.

Beste alde batetik, komunetatik datozen ur beltzak ere sortzen dira instalazioan. Efluente horien tratamendurako, hiru tratamendu-sistema independente daude, zein bere kontrol-kutxatilarekin.

Azkenik, erregaiak maneiatzeko gunean, hidrokarburoen ontzietatik datozen euri-urak sortzen dira; ohantze iragazle bidezko hidrokarburo-bereizgailu batean tratatzen dira, isuri baino lehen.

Deskribatutako efluente guztiak, araztu eta dagozkien kontrol-kutxatiletatik igaro ostean, Abraren estuariora isurtzen dira deskarga-kanal baten bidez, isurgune bakar batetik.

Instalazioan sortutako hondakin nagusiak efluenteen arazketatik, ur desmineralizatuaren tratamendutik eta zerbitzu orokorretatik sortutako hondakin arriskutsuak dira.

Jarduera lurzoru inbentariatu batean kokatzen da, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak egin baitira han lehen.

Instalazio honi aplikagarri zaio urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren (industriako isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena) bidez onartutako Erregelamenduaren V. kapitulua. Hain zuzen ere, kapitulu horretan jaso dira «Errekuntza-instalazio handietarako xedapen bereziak».

Iberdrola Generación Térmica SLren jardueran, aplikagarri dira Teknika Erabilgarri Onenak (TEO), Batzordearen 2017ko uztailaren 31ko 2017/1442(EB) Exekuzio Erabakian jasotakoak. Erabaki haren bidez, Teknika Erabilgarri Onenei (TEO) buruzko ondorioak ezarri ziren, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak errekuntza-instalazio handietarako emandako 2010/75/EB Zuzentarauaren arabera, honako taula honi jarraikiz:

(Ikus .PDF)

Hirugarrena.– Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea energia elektrikoa sortzeko jarduera (4. taldea-ziklo konbinatua) ustiatzeko eta uzteko; Iberdrola Generación Térmica SLk sustatu du jarduera, Santurtziko udal-mugartean (Bizkaia).

A) Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 88.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin ebazpen honen hirugarren apartatuko C.4.5 azpiapartatuan aipatzen den isurketa-kanona ezarrita, bat etorriz lege horren 85. artikuluan finkatutako irizpideekin eta onartzen den garapen-araudiarekin, fidantza eratzeko eskatu ahal izango dio Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Iberdrola Generación Térmica SLri, ezarritako isurketa-baldintzak betetzearen gaineko erantzukizunerako.

B) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik badago, Iberdrola Generación Térmica SL enpresak aldaketa horien berri emango du.

C) Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

C.1.– Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS).

Iberdrola Generación Térmica SLk Ingurumen Kudeaketarako Sistema (IKS) bat izan beharko du; lehen aipatutako Batzordearen 2017/1442 (EB) Exekuzio Erabakiaren 1. TEOn zehaztutako ezaugarri guztiak izan beharko ditu sistemak.

C.2.– Energia-efizientzia.

Gutxienez behin, eta, gainera, prozesuan aldaketa esanguratsuak egiten direnean, gas-turbinaren efizientzia elektriko garbia eta/edo guztizko erregai-kontsumo garbia eta/edo energia mekanikoaren efizientzia garbia neurtuko da, karga osoz errendimendu-entsegua eginez, EN arauei jarraikiz, unitatea martxan jarri ostean eta parametro horietan eragin nabarmenak izan ditzakeen aldaketa bakoitzaren ostean. EN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo antzeko kalitate zientifikoko datuak eskuratzea bermatuko duten bestelako arau nazionalak edo nazioartekoak erabiliko dira.

C.3.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.3.1.– Baldintza orokorrak.

Iberdrola Generación Térmica SLren lantegiaren ustiapenean, bermatu beharko da atmosferara egingo diren emisioek ez dituztela gaindituko ebazpen honetan ezarritako balioak, eta bete egingo direla Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak.

Prozesuan zehar aireratzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango emisio ez-zarratuak biltzea, teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisiorik ez egiteko, eta haien efluenteek giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatuko eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako eskakizunak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.3.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Iberdrola Generación Térmica SLren energia elektrikoa sortzeko instalazioan (4. taldea-ziklo konbinatua), jarraian adierazten diren jarduerak gauzatzen dira. Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Instalazioan foku kanalizatu hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada emisioen iraupen orokorra, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Bi lurrun-galdara lagungarriak, ENEak eta diesel-sorgailua Errekuntza Instalazio Ertainak (EIE) dira, eta abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuan daude araututa. Iberdrola Generación Térmica SLk ekipamendu horiek EAEko Errekuntza Instalazio Ertainen Erregistroan inskribatzeko eskabidea egin beharko du 2023ko martxoaren 31 baino lehen. Ezin izango da abian jarri EIEen erregistro horretan aurrez inskribatu eta baimendu gabeko EIE berririk.

C.3.3.– Emisioen muga-balioak.

Lantegia ustiatzean, bermatu beharko da atmosferara egingo diren emisioek ez dituztela gaindituko jarraian jasotako taulan zehaztutako Emisioen Muga Balioak (EMB). 1. fokurako (gas-turbina) ezarritako EMBak erregai gisa gas naturala erabiltzen duenerako dira.

(Ikus .PDF)

EMB guztiak baldintza hauetarako ezarrita daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, gas lehorra eta taulan ezarritako oxigeno-ehunekoa.

Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikulua, 1042/2017 Errege Dekretua (EIE) eta 815/2013 Errege Dekretua (EIH).

Ikusten bada emisioen muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren zuzenketa-neurriak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, zuzenketa-neurrien eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

EIEen emisioek bat etorri beharko dute abenduaren 22ko 1042/2017 Errege Dekretuaren 6.3 artikuluan ezarritako emisioen muga-balioekin, artikulu horretan ezarritako epeetan.

C.3.4.– Emisioen muga-balioak, erregai gisa gasolioa erabiltzen denean.

Gas-turbinan (1. fokua) erregai gisa gasolioa erabiltzen denean, honako EMB hauek izango dira aplikagarriak:

(Ikus .PDF)

Emisioen muga-balio horiek aplikatu beharko dira baldin eta instalazioak gasolioz funtzionatzen badu 500 orduz baino gehiagoz, 12 hilabeteko batez besteko mugikorrean. Erabilera aldizkakoa bada, Iberdrola Generación Térmica SLk Salbuespen gisa Gasolioz Funtzionatzeko Kontingentzia Plan bat proposatuko du, Ebazpen honen Hirugarrena.E.2 apartatuari jarraikiz.

C.3.5.– Gasak hartu eta husteko sistemak.

Fokuetako hondar-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo Hirugarrena.C.3.2 apartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

C.3.6.– Usainei buruzko baldintzak.

Instalazioaren titularrak usainek eragindako eragozpenak minimizatu beharko ditu. Hala badagokio, eskumena duen organoak egoki iritzitako prozesuen isuriak hartzeko eta arazteko eskatu ahal izango dio instalazioaren titularrari.

C.4.– Lehorretik itsasorako isurketarako baldintzak.

C.4.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Energia elektrikoa sortzea eta banatzea: JENS 2009 = 3516 kodea, Jatorri termiko konbentzionaleko energia elektrikoaren ekoizpena.

(Ikus .PDF)

Ez da baimenduko ezkutuko purga litzatekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketarik. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.

C.4.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak:

– 1. isuria: industria-urak.

(Ikus .PDF)

– 2. isuria: ur beltzak.

(Ikus .PDF)

– 3. isuria: erregaiak maneiatzen diren guneko urak.

(Ikus .PDF)

– 4. isuria: hozte-urak.

(Ikus .PDF)

C.4.3.– Isurketaren muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten den isurketaren parametroak honako hauek izango dira, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioekin:

a) 1. isuria: industria-urak.

(Ikus .PDF)

– 2. isuria: ur beltzak.

(Ikus .PDF)

– 3. isuria: erregaiak maneiatzen diren guneko urak.

(Ikus .PDF)

– 4. isuria: hozte-urak.

(Ikus .PDF)

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketaren muga-balioak lortzeko. Metalen kontzentrazioak elementu horien «guztizko» edukiari dagozkie.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isuriaren ondorioz aipatutako arauak eta kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen horrek ez du baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantzien isurketa onartzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez aldatzen da apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena.

C.4.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietara egokituko dira, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

1. isuria: Industria Urak.

70 m3/h-ko ahalmena duen tratamendu fisiko-kimikoko sistema, honakoez osatua: bi neutralizazio-putzu eta dekantagailu lamelar bat (hor gertatzen da koagulazio-malutapena). Dekantaziotik datozen lohiak loditze- eta deshidratazio-prozesu batera bidaltzen dira. Deshidrataziotik sortzen den ura tratamendu-sistemara bidaltzen da berriz.

2. isuria: Ur beltzak.

Aireztapena duten tratamendu biologikorako bi sistema daude, 25 eta 200 biztanle baliokideko ahalmeneko gardentzez jarraituak, hurrenez hurren. Tratamendu biologikorako beste sistema bat ere badago, 20 biztanle baliokideko ahalmeneko gardentzez jarraitua.

3. isuria: Erregaiak maneiatzen diren guneko urak.

Hidrokarburo-bereizgailu bat dago, 100 m3/h-ko ahalmena duena; horren ostean, urak iragazten dira, isuri baino lehen.

Hartutako zuzenketa-neurriak nahikoak ez direla egiaztatuz gero, Iberdrola Generación Térmica SL enpresak beharrezkoak diren aldaketak egin beharko ditu arazteko instalazioetan, isuriak baimendutako ezaugarrietara egokitzeko, administrazioari jakinarazi ondoren; eta, hala badagokio, baimena aldatzeko eskatuko du.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da hondakin-ur baimendu bakoitzerako; kutxatila horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, beharrezkoa denean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Uraren Euskal Agentziak ikuskatu ahal izateko.

Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da honako elementu hauek izatea:

a) 1. isuriaren fluxua: Industria-urak:

– Emari-neurgailua, erregistratzaile automatikoa, pH-metroa eta emariarekiko proportzionala den lagin-hartzaile automatikoa dituena.

b) 2. isuriaren fluxua: Ur beltzak:

– Emariaren neurketa, hornidura-fluxuetan ur-kontagailuak jarriz, sustatzaileak aurkeztutako dokumentazioan adierazi den eran.

c) 3. isuriaren fluxua: Erregaiak maneiatzen diren guneko urak:

– Emariaren kalkulua, ponpen funtzionamendu-orduak haien emari izendunaz biderkatuz.

d) 4. isuriaren fluxua: Hozte-urak:

– Isurketa-emaria erregistratzea egunero, ponpen emari teorikoan eta haien funtzionamendu-denboran oinarrituta.

– Etengabeko tenperatura-neurgailua, kondentsadoreen sarreran eta irteeran.

– Hozte-uraren kloro askearen analizagailuak, kondentsadore bakoitzaren irteeran.

C.4.5.– Itsas-lehorreko jabari publikoko Isurien Kontrol Kanona:

Kostaldeei buruzko uztailaren 28ko 22/1998 Legearen 85. artikuluak ezartzen duenez, lehorretik itsasora isurtzen diren hondakin-urei kanon bat ezarriko zaie, haien karga kutsatzailearen arabera.

Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legeak, 7. artikuluan, Uraren Euskal Agentziaren esku uzten du uraren arloko indarreko legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea, bai eta lehorretik itsasora isuriak egiteko baimena ematea ere.

Lehorretik itsasora egiten diren isuriei buruzko abenduaren 10eko 459/2013 Dekretuak aipatu berri den kanona arautzen du: itsasotik lehorrerako isuriek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik. Dekretu horretan, gainera, kanon hori kalkulatzeko prozedura ezartzen da, besteak beste.

Hala, dekretu horretako 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, isuri baten karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta, bider 3.000,00 euro egingo da, prezioa unitateko, isuriak kontrolatzeko kanonaren zenbatekoa kalkulatzeko. Karga kutsatzailea kalkulatzeko, berriz, isurien urteko bolumena biderkatuko da isuriaren kutsadura-mailaren, hartan egon daitezkeen substantzia arriskutsuen nahiz hustuketarako erabilitako eroanbide motaren ezaugarrien arabera ezarritako koefiziente batez.

Aurrekoa oinarri hartuta, Uraren Euskal Agentziak, Lehorretik itsasora egiten diren isuriei buruzko abenduaren 10eko 459/203 Dekretuaren 14. artikulua eta hurrengoak aplikatuz, Iberdrola Generación Térmica SLri aplikatu beharreko urteko kanona kalkulatu du:

C.4.5.1.– Industria-urak.

Isurketa-kanona = C x PUC.

C = K x V

K = k1 x k2 x k3

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isuriei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

k1: (7,75* OEK + 7,75*SE + 23,24*N + 116,22*P + 58,11*OK + 77,48*HK + 309,92*MEQ)* 10-9

MEQ = (35*Cu + Fe)/2 = (35*0,2+2)/2 = 4,5

k1:(7,75*160+7,75*80+23,24*15+116,22*10+58,11*20+77,48*15+309,92*4,5)*109=

= 7,08984*10-6

k2: gainerako baldintzak. k2= 1

k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3= 1

K = 7,0894*10-6 x 1 x 1 = 7,0890*10-6

V bolumena = 219.000 m3/urte

Karga kutsatzailea C = 7,08984*10-6 x 219.000 = 1,552675

Isurketa-kanona = 1,552675 x 3.000 = 4.658,02 euro/urte

C.4.5.2.– Ur beltzak.

Isurketa-kanona = C x PUC

C = K x V

K = k1 x k2 x k3

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isuriei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

k1: (7,75*OEK + 7,75*SE + 58,11*OK + 116,22*DTGT)*

k1: (7,75*160 + 7,75*80 + 58,11*20 + 116,22*2)* 10-9 = 3,25464 * 10-6

k2: gainerako baldintzak. k2 = 1

k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1

K = 3,25464*10-6 x 1 x 1 = 3,25464*10-6

V bolumena = 6.707 m3/urte

Karga kutsatzailea C = 3,25464*10-6 x 6.707 = 0,021829

Isurketa-kanona = 0,021829 x 3.000 = 65,49 euro/urte

C.4.5.3.– Erregaiak maneiatzen diren guneko urak.

Isurketa-kanona = C x PUC

C = K x V

K = k1 x k2 x k3

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

k1 = Karga kutsatzailearekin lotutako koefizientea.

k2 = Eroanbide motak zehazten duen koefizientea.

k3 = Substantzia arriskutsuekin eginiko isuriei aplikatzeko koefizientea.

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3/urte).

k1 = (77,48*HK)*10-9

k1 = (77,48*15)*10-9 = 1,1622*10-6

k2: gainerako baldintzak. k2 = 1

k3: II. eranskineko substantzia kutsatzailerik ez. k3 = 1

K = 1,1622*10-6 x 1 x 1 = 1,1622*10-6

V bolumena = 876.000 m3/urte

Karga kutsatzailea C = 1,1622*10-6 x 876.000 = 1,018087

Isurketa-kanona = 1,018087 x 3.000 = 3.054,26 euro/urte

C.4.5.4.– Hozte-urak.

Isurketa-kanona = C x PUC

C = K x V

K = k1 x k2 x k3

Non:

C = Karga kutsatzailea, kutsadura-unitatetan neurtuta.

PUC = kutsadura-unitatearen balioa.

K = Kanonaren koefizientea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Kv = Bolumenarekin lotutako konstantea, 459/2013 Dekretuaren III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

? = Jauzi termikoarekin lotutako koefizientea ? = 1 + jauzi termiko/70

Kv = 1,1679* 10-7 urteko 100-250 hm3-ko bolumenerako

? = 1 + 8,4/70 = 1,12

K = 1,1679*10-7 x 1,12 = 1,308048*10-7

V bolumena = 243.352.800 m3/urte

Karga kutsatzailea C = 1,30848*10-7 x 243.352.800 = 31,831714

Isurketa-kanona = 31,831714 x 3.000 = 95.495,14 euro/urte

Guztizko isurketa-kanona = 4.658,02 + 65,49 + 3.054,26 + 95.495,14 = 103.272,91 euro/urte

Isuriaren titularrak 459/2013 Dekretuaren 16. artikuluan araututako Jarraipenerako Aukerako Protokoloari heltzen badio, handik ondorioztatutako K-ren eta V-ren balioak aplikatuko dira isuriaren kanona kalkulatzeko.

Aipatutako dekretuaren 20. artikuluak ezartzen duenaren arabera, isuria baimentzen duen erabakia indarrean sartzen denean sortuko da kanona. Baimenaren indarraldiko ondorengo urteetan, tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean gertatuko da.

Halaber, aipatutako manuaren arabera kanona urte natural osorako likidatuko da, isurketarako baimena, haren aldaketa, etetea edo azkentzea ematen duten ekitaldian izan ezik, edo Jarraipenerako Aukerako Protokoloa onartzen den ekitaldian izan ezik, orduan baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera kalkulatuko baita kanona, urte osoko egunak aintzat hartuta.

Dekretu hori betez, Uraren Euskal Agentziak urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo ditu aurreko urteari dagozkion likidazioak.

C.5.– Instalazioan ekoitzitako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, beharrezkoa bada, ezaugarritu egin beharko dira, euren izaera eta helburu egokiena zehazteko.

Berariaz debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio haietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan deuseztatzea dela aurreikusten bada, orduan, hondakin horiek karakterizatuko dira, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoari jarraikiz, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda deuseztatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera; era berean, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta deuseztatzea arautzen duen uztailaren 7ko 646/2020 Errege Dekretuak ezarritako jarraibideak bete beharko dira.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak –ebazpen honetan daude jasota–, orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa ezertan galarazi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isurtzeak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita 2008/98/EE Zuzentarauaren, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenaren, III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan eta Santurtziko Udalean (Bizkaia).

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 553/2020 Errege Dekretua, ekainaren 2koa, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluari jarraikiz.

Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, hondakinen lekualdaketak direla-eta, 1013/2006 Erregelamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarenean, 2006ko ekainaren 14koan, ezarrita dagoena bete beharko da.

C.5.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020rako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

b) Zerbitzu orokorren prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak («Ur eta lohi oliotsuak» hondakina) behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hala badagokie, hondoan hustubiderik ez duten depositu iragazgaitzetan gordeko dira.

Titularrak behar diren arreta-neurriak hartuko ditu produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abarrak gordetzeko andeletan istripuzko isuriak eta horiek ontziz aldatzerakoan suertatuak ibilgu publikoetara ez iristeko. Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabileraren arabera.

c) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak independenteak izango dira, baldin eta, tipologia dela eta, arriskutsuago bihurtu badaitezke edo kudeaketa zaildu badezakete isurketaren baten ondoriozko nahasketa bat gertatuz gero.

d) Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileri eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

e) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino luzaroago gorde. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko dela bermatzen bada.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokia den aztertzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa moduak ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraitzen diela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Iberdrola Generación Térmica SLk artxiboan erregistratu eta gutxienez hiru urtez gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak eta identifikazio-agiriak edo agiri ofizial baliokideak.

i) Hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatu beharko da.

j) Iberdrola Generación Térmica SLk kudeatu egin beharko du sortutako olio erabilia; betiere, Industria-olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz.

k) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– kudeatuko dira Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute. Kudeatzaile baimendu batekin sinatutako tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

l) Iberdrola Generación Térmica SL enpresak, poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak badauzka, Poliklorobifeniloak eta horiek dituzten aparatuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan horiek behar bezala kudeatzeko adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

m) Iberdrola Generación Térmica SLk enpresak, Ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantziak baditu, horiek berreskuratu egin beharko ditu, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

n) Iberdrola Generación Térmica SL enpresak urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

o) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Iberdrola Generación Térmica SLk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

p) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, bai eta hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak ere. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

q) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zein hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Iberdrola Generación Térmica SL enpresak hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Iberdrola Generación Térmica SL hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

r) Baldin eta Iberdrola Generación Térmica bada SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

s) Apartatu honetako g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), n), o) eta p) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

t) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Iberdrola Generación Térmica SLk Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.5.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

(Ikus .PDF)

a) Hirugarrena.C.5 apartatuan bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Industria-hondakin geldoen nahasketa» izeneko hondakinak ezingo du balorizatu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan balorizatu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, egurra, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez Hirugarrena.C.5 apartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: behar bezala frogatzen bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Aldiz, balorizatzeko badira, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa moduak ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraitzen diela. Iberdrola Generación Térmica SLk erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu tratamendu-kontratuak edo haien agiri ofizial baliokideak, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharra egongo da, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan (hondakinak zabortegian utzita eta betelanak eginda deuseztatzea arautzekoa) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa.

g) Balorizatzeko edo deuseztatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

h) Iberdrola Generación Térmica SL Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

i) Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan zehazten denari jarraikiz, Iberdrola Generación Térmica SLk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Datu horiekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

j) Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori 3 urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

k) Apartatu honetako e), f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) g), i) eta j) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

C.6.– Lurzorua babesteko baldintzak.

C.6.1.– Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena.

Iberdrola Generación Térmica SLren jarduera Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko den ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio eremuan sartuta dago (I. eranskina: Jatorri termiko konbentzionaleko energia elektrikoaren ekoizpena, EJSN-2009 35.16).

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenaren gomendioekin bat etorriz, Iberdrola Generación Térmica SLk lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu.

Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

Era berean, aurreko lerrokadan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

– Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

– Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

C.6.2.– Lur-mugimenduak.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuan ebazten denari jarraikiz, induskatu beharreko materialak (lurrak, obra-hondakinak, etab.) ezaugarritu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, ekintza kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, ezaugarritze horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

b) Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzeko eta berreskuratzeko akreditatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura gauzatu aurretik.

c) Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

– Jarduketaren sustatzailea den pertsona fisiko edo juridikoaren eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

– Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

– Jarduketaren xede den eremuaren mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-eremua zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

– Jarduketaren deskribapen xehatua.

– Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

– Ingurumen-segimendurako lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde akreditatua izan beharko du.

– Jarduketa noiz hasiko den.

d) Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egin ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira. Horrez gain, induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere bidali beharko da. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde akreditatu batek egingo ditu ingurumen-segimendurako lanak eta txostena.

e) Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gidan jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

https://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=97801056-cd1f-4503-bafa-f54fa80d9a44&Cod=945c8d73-130b-4e34-ac67-5ab96dfb55ae&Idioma=eu-ES

f) Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak (hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena) ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen ezaugarritzea. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

g) Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpitikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

h) 4/2015 Legean, ekainaren 25ekoan, xedatutako A-EBA ebaluazioko balio-adierazleak eta TPHtarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta beraz, onartu egingo dira baimendutako edozein betelanetarako.

i) Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

C.6.3.– Jakinarazteko betebeharra.

Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuan dioenaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuari jarraikiz betiere.

C.7.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriko dira, indize akustiko hauek gainditu ez daitezen:

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean, leihoak eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko altueran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; horietan, apantailamenduak saihesteko behar den altuera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) aurreko taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

D) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan eta ezarritako ingurumen-kudeaketarako sisteman (IKS) aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

D.1.– Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

D.1.1.– Txostenak egitea.

a) Iberdrola Generación Térmica SLk emisioak kontrolatu beharko ditu, informazio honen arabera:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak, etengabeko neurketak izan ezik, administrazioaren II. mailako erakunde laguntzaileren batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan jasotzen den bezala; eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek, berriz, Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte.

c) Halaber, a) apartatuan azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

d) 1. emisio-fokuarentzako (gas-turbina) neurketa-teknikak.

1.– Atmosfera kutsatzen duten substantzien kontzentrazioak modu adierazgarrian neurtuko dira.

2.– Modu jarraituan egiten diren neurketen artean, honako hauek neurtuko dira, besteak beste: oxigeno-edukia, tenperatura, presioa eta hondar-gasek daramaten ur-lurruna. Ez da beharrezkoa izango ur-lurruna modu jarraituan neurtzea, emisioak aztertu aurretik hondar-gasaren lagina lehortzen bada.

3.– Kasuan kasuko kutsatzaileen eta prozesuko parametroen neurketa adierazgarriak, laginketak eta analisiak, adibidez, bai eta neurketa-sistema automatikoak kalibratzeko erreferentziako neurketa-metodoak ere, CEN arauen arabera egingo dira, haiek lortu bezain laster. CEN araurik izango ez balitz, ISO arauak edo antzeko kalitate zientifikoko datuak eskuratzea bermatuko duten bestelako arau nazionalak edo nazioartekoak erabiliko dira.

4.– Neurketa-sistema automatikoak kontrolatuta egongo dira, erreferentziako metodoekin egindako neurketa paraleloak gauzatuz, urtean behin gutxienez. Titularrak jakinaraziko dizkio eskuduna den organoari neurketa-sistema automatikoen kontrolaren emaitzak.

5.– Edozein neurketaren % 95eko konfiantza-tarteen balioek, eguneko emisioen muga-balioetarako, ez dituzte emisioen muga-balio hauen ehunekoak gaindituko:

(Ikus .PDF)

e) 1. fokuko (gas-turbina) etengabeko neurketa.

Iberdrola Generación Térmica SLk etengabe neurtu beharko ditu nitrogeno oxidoak (NOx) eta karbono monoxidoa (CO) 1. emisio-fokuan (gas-turbina). Sufre dioxidoa (SO2) eta partikulak neurtuko dira erregai gisa gasolioa erabiltzen den bakoitzean.

Orobat, emaria ere etengabe neurtuko da. Gainera, oxigenoaren edukiari, tenperaturari eta presioari eta errekuntzako gas-hondarren ur-lurrunaren edukiari buruzko ustiapen-prozesuaren dagozkion parametroak ere sartuko dira neurketetan. Emisioak aztertu aurretik errekuntzako hondar-gasaren lagina lehortzen denean, ez da beharrezkoa izango ur-lurruna etengabe neurtzea; era berean, ez da etengabe neurtu beharko egiaztatzen bada erabilitako erregaien eta eragiketa-baldintzen arabera egindako kalkuluen bidezko estimazioa zehatza dela.

Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistema 815/2013 Errege Dekretuan xedatutakora egokitu beharko da.

Etengabe neurtzeko sistema gaizki dabilelako edo mantentze-lanengatik orduko batez besteko hiru balio baino gehiago baliogabeak direnean, egun hori baliorik gabe utziko da. Horregatik urtean hamar egunetik gora baliogabetzen badira, titularrak behar diren neurriak hartu beharko ditu kontrol-sistema jarraituaren fidagarritasuna hobetzeko.

Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistemen instalazioa, kalibrazioa, kontrola, mantentze-lanak eta jakinarazpenak, eta ekipamenduen eta neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriak UNE-EN 14181 arauan eta ingurumen-arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izango dira.

Instalazioen titularrek izango dute Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistemaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistemak erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

Neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzen diren aldien ehunekoa, urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da gutxienez, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistema 15 egun jarraituz baino gehiagoz ondo ez badabil, Ingurumen Lankidetzako Erakunde batek aldizkako kontrolak egin beharko ditu, hamabostean behin, gertaera hasi denetik emisioak etengabe neurtzeko sistemak behar bezala funtzionatu arte.

Instalazioen titularrak Emisioak Etengabe Neurtzeko Sistemaren funtzionamenduari buruzko urteko txosten bat igorri beharko du, betiere ingurumen-arloko eskumenak dituen Sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

f) Txostenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera datuak modu jarraituan helarazteaz gain, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetara bidali beharko da apirilaren 7ko PRA/321/2017 Aginduaren 9. artikuluan xedatutako emisioei buruzko informazioa, dagokion instalazio motaren araberakoa, bertan zehazten den maiztasunarekin.

D.1.2.– Lortutako emaitzen erregistroa.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

D.1.3.– Immisio atmosferikoen kontrola.

D.1.3.1.– Immisio-mailak kontrolatzea.

Zentralaren goiko muturraren eragin-gunean instalatutako Airearen Kalitatea Zaintzeko Sareak aukera eman behar du isuritako kutsatzaileen immisio-balioen benetako eragina aztertzeko, eta emisioak murrizteko, indarreko airearen kalitatearen inguruko irizpideak gaindituz gero.

Zainketa-sare horrek bi neurketa-estazio automatiko ditu, bat Santurtzin eta bestea Sestaon, eta etengabe neurtuko ditu honako kutsagarri hauek:

(Ikus .PDF)

Sarea denbora errealean konektatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarearekin.

4. taldea-ziklo konbinatuko Zentral Termikoa Zaintzeko Sarea mantentzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarearentzat ezarritako irizpide berak aplikatuko dira, bai neurketa-ekipamenduei, bai komunikazio-sistemei dagokienez. Immisio-sarerako mantentze-plana egiteko proposamen bat egingo da, eta Ingurumen Sailburuordetza honen onespena beharko du.

D.1.3.2.– Sistema meteorologikoa.

Sistema meteorologiko automatiko bat instalatuko da, eta iragarpen meteorologikorako modelo bat, sustatzaileak ondorio horietarako aurkeztutako proiektuarekin bat. Sistema horren bidez, informazioa denbora errealean helduko da prozesuko kontrol-gelara, eta, hor, egindako ebaluazioa baliozkotzeaz gain, neurketa-estazioetan jaso diren airearen kutsadurari buruzko datuak interpretatuko dira. Helburu horretarako, sistemak baldintza hauek beteko ditu:

– Ziklo konbinatuko instalazioan hurrengo 24 orduetarako aurreikusitako emisioei buruzko informazioa jasoko du, espero diren immisio-mailak instalazioaren eragiketa-aldagai gisa har daitezen;

– Bistaratze-terminala izango du bai instalazioko kontrol-gelan, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sareak duen kontrol-gelan;

Santurtziko Ziklo konbinatuko Zentral Termikoaren aurreikuspen meteorologikoko sistema garatzeko memoria agirian ezarritako baldintzak eta xedapenak beteko ditu.

Sistema meteorologikoa gauzatzeko epea 9 hilabetekoa da gehienez, ziklo konbinatuko zentrala martxan jartzen denetik aurrera.

Urte zibil bakoitzeko lehenengo hiru hiletan zehar, titularrak txosten bat bidali beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, eta aurreko urte zibilean zehar bere jabetzako ekipamenduetan hautemandako legezko immisio-mugen gainditze guztiak jasoko ditu hor.

Legezko mugak gaindituz gero, hurrengo hiru hilabeteetan, gainditze horien kausa probableenak zein diren zehaztu beharko da, eta behar bezala justifikatu beharko zaizkio Ingurumen Sailburuordetzari. Kausa probableen artean titularraren jardueraren bat egongo balitz, eta ekarpen estimatua esanguratsua izango balitz, airearen kalitatea hobetzeko enpresa-mailako ekintza-plan bat aurkeztu beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari, kausak zehaztu eta hurrengo 3 hilabeteetan. Ekintza-planean, bada, egin beharreko ekintzak adieraziko dira, bai eta ekintza bakoitzerako aurreikusitako epeak ere. Aurreikusitako ekintzak gauzatzeko epeak ezin dira izan 12 hilabetetik gorakoak, Ingurumen Sailburuordetzak berariazko baimena eman ezean.

D.2.– Uretarako isurketak kontrolatzea.

D.2.1.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Isurien kontrolen emaitzak hauei bidaliko zaizkie:

– Uraren Euskal Agentziari, hilabeteko (1) epean, laginak hartzen direnetik aurrera, Isurketen analisien modulua izeneko onlineko tresna informatikoaren bitartez. Uraren Euskal Agentziaren Atari Pribatuan dago eskuragarri, honako helbide honetan:

https://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu

– Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honen Hirugarrena.D.5 apartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) Puntu honen a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde (ALE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

f) Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen Hirugarrena.C.4.3 apartatuan ezarritako mugak.

D.2.2.– Itsaspeko ur-hodien egiturazko zaintza.

Hustubideak ikuskatuko dira, honako alderdi hauek aztertuta:

Ikuskapenetan, begiz arakatuko da trazadura osoa. Moduluen arteko lotuneak nola dauden aztertuko da, eta konexio-obran, isuri-hoditerian (urtero) eta huste-kaxan (bi urtez behin) akatsik dagoen begiratuko da: hausturak, hormigoiaren degradazio guneak, arrakalak, kanpoko eraginak, etab. Ikuskapenetan huste-inguruneko itsas hondoaren egoera ere aztertuko da, higadurarekin lotutako balizko arazoak hautemateko, eta, hala badagokio, neurri zuzentzaileak ezartzeko.

Isurketa-eremuan, itsas dinamikaren zehaztapen orokor bat egingo da, korrontearen neurketa jakin batzuk eginez, sakonera desberdinetan, hilabete batez. Horrela, isurketa-eremuko korronte garbiak nolakoak diren jakingo da, bai eta inguruko dinamikak isurketa-baldintzetan izan dezakeen eragina ere, higadurari eta materialen garraioari dagokienez.

Urtero, txosten bat egingo da, datuak biltzeko eta hoditeriaren eta ingurunearen egoera orokorra aztertzeko. Txosten horren kopia gehituko zaio Ingurumena zaintzeko programari, eta Uraren Euskal Agentziaren Bizkaiko ordezkaritzara igorriko da.

D.2.3.– Instalazioaren inguruneak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.

Bost laginketa-estazioko sarea diseinatuko da. Estazio horiek isurketaren eragina behar bezain ondo adierazteko modukoak izan behar dute.

Laginketa-estazioetako bat isurgunearen aurrean jarriko da, efluentearen irteeratik 25 metrora.

Bilakaeraren zainketarako eta kontrolerako hiru estazio nagusiak isurketa-gunetik 50 metrora jarriko dira, arkua eratzen dutela.

Laginketa-estazioetako bat erreferentziakotzat hartuko da, eta isurgunetik behar bezain urrun egongo da, isurketaren eragin-eremutik kanpo.

Estazio guztietan, bi urtean behin, ur-zutabearen analisi oso bat egingo da, honako parametro hauek aztertzeko: tenperatura, gazitasuna, oxigeno disolbatua, pH-a, klorofila, gardentasuna, tenperatura eta komunitate bentonikoen egitura (flora eta fauna), osaera, ugaritasuna, aniztasuna eta biomasa aztertuz, eta egoera orokorra baloratuz. Jarraipen- eta kontrol-estazioetan jasotako neurriak erreferentziako estazioan jasotakoekin alderatuko dira.

Emaitzen balorazioaren arabera, neurketen maiztasuna, parametroak eta kontrol-estazioak aldatu ahal izango dira.

D.3.– Zarataren kontrola.

D.3.1.– Neurketak eta modelizazioak.

a) Indize akustikoen ebaluazioak egin beharko dira hiru urtean behin: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo. Lehenengo kontrol-urtean lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste maiztasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

b) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du, akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

c) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarriko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

D.4.– Jardueraren adierazleen kontrola.

Sustatzaileak ondorengo taulan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

D.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidali, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/baimena/ibb-ippc/web01-a2inguru/eu/

Hala, aipatutako programak zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak, ibilgura eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

Ezarri diren baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik, gertatutakoaren berri izan ondoren, bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, helbide elektroniko hau erabilita: ippc@euskadi.eus.

Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten badira kontrolak, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira igorriko.

Emaitza horiek urtero igorriko dira, betiere martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da ingurumena zaintzeko programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gorabehera nagusiak bereziki aipatuta eta haien kausak eta konponbideak azalduta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

D.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina prestatu beharko du. Hor, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu, bai eta Ingurumen Idazkaritzaren 2001eko abenduaren 10eko Ebazpenean (Ingurumeneko Estatu Idazkaritzaren 2017ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez aldatu zen) jasotako Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenean ezarritako betebehar guztiak ere. Honako alderdi hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barnean hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

E) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

E.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, emisioen eta sortuko diren hondakinen zenbatespena egin beharko du sustatzaileak, eta, dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak Hirugarrena.C.5 apartatuan ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

Iberdrola Generación Térmica SLk Instalazioa Abiarazteko eta Gelditzeko Plan eguneratu bat izan beharko du; ebazpen honen Hirugarrena.C.1. apartatuan aipatu den eta Batzordearen 2017/1442 (EB) Exekuzio Erabakiaren 10. eta 11. TEOtan jasotako edukia barne hartzen duen Ingurumen Kudeaketarako Sistemaren (IKS) parte izango da.

E.2.– Ohiz kanpoko egoeretan instalazioak gasolioz lan egitea.

Ohiz kanpokotzat joko da 12 hilabeteko batez besteko mugikorrean 500 ordu baino gutxiagoz lan egitea gasolioz. Iberdrola Generación Térmica SLk Salbuespen gisa Gasolioz Funtzionatzeko Kontingentzia Plan bat proposatuko du, ebazpen honen Hirugarrena.E.2 apartatuari eta Batzordearen 2017/1442 (EB) Exekuzio Erabakiaren 36. eta 39. arteko TEOtan xedatutakoari jarraikiz.

E.3.– Jarduera bertan behera uztea.

Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa (35.16 epigrafea: Jatorri termiko konbentzionaleko energia elektrikoaren ekoizpena), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Iberdrola Generación Térmica SLk jarduera uzte horren berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko epea agortu baino lehen; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatzen denari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Iberdrola Generación Térmica SLk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen Hirugarrena.C.5 apartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

E.4.– Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzeko urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Iberdrola Generación Térmica SLk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

E.5.– Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean zehaztuta dauden ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriez eta jardunerako baldintzez gain, honako apartatu hauetan aipatzen direnak ere bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikusizko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosfera- eta ur-kutsadura eta atmosferara eta uretara egindako isurketak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemak (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskapen- eta kontrol-ekipamenduak egoera onean daudela ziurtatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan sortutako soberako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala badagokie, hondoan hustubiderik ez duten depositu iragazgaitzetan gordeko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solidoak eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lineara bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «bypass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «bypass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

d) Erabilitako olioak, jariakinen arazketako hondakinak, besteak beste, eta oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien gainazal guztiak iragazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan gordeko dira.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek baldintza batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritakoak.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

i) Kubeten hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat edukiko da. Horri jarraituz, tratamendu-instalazioaren eraginkortasunari eragin diezaioketen produktu-isuriak instalaziora joatea saihestu beharko da.

j) Gorabeheraren bat izanez gero, agintariei jakinarazi beharko zaie.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Jatorria eta zergatiak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzenketa-neurriak edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jarduketak, halakorik badago.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo istripuzko isuri edo emisiorik egonez gero, SOS Deiak eta Santurtziko Udala (Bizkaia) berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu zen.

– Gorabeheraren iraupena.

– Istripuzko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

– Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako zuzenketa-neurriak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isurketa hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari honako gertaera hauetakoren bat jazo dela:

1.– Etengabeko neurketa-ekipamenduek 24 ordu baino gehiagoz datu fidagarririk ez ematea eragiten duten matxurak edo akatsak gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehieneko 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, edo lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2.– Gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne.

Edonola ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, eta datu hauek zehaztuko dizkio:

– Gorabehera mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Sortutako ondorioak.

– Okerrera ez egiteko hartutako neurriak.

– Epeak.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

F) Baldin eta arautegi berria indarrean jartzeak edo eragindako sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala eskatzen badute, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahalko dira, neurtu beharreko parametroak, neurketa-aldizkakotasuna eta parametroek bete behar dituzten mugak barne. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

G) Urtean behin, otsaileko azken eguna baino lehenago, Iberdrola Generación Térmica SLk aurreko urteko emisio atmosferikoei eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenean Eragina duten Jardueren Erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, informazioa Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko (E-PRTR-Europa erregistroa).

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

H) Instalazioetan aldaketaren bat egin ahal izateko, «Ingurunet» aplikazio telematikoan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko da aurrez osoki.

Erakunde honen onespena ere beharko da, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioen muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

b) Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteko gehiegizko kostuak ezarri gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

d) Arro-organismoak, urei buruzko legedian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

i) Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Bosgarrena.– Baimen hau iraungitzeko arrazoi izango da Iberdrola Generación Térmica SL sozietatearen nortasun juridikoa azkentzea, indarreko araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, lehorretik itsasora isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Kostei buruzko uztailaren 28ko 22/1988 Legearen 78. eta 79. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Seigarrena.– Ingurumeneko finantza-bermea.

a) Ingurumeneko finantza-bermea.

Iberdrola Generación Térmica SLk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, 26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera, finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 24. artikuluaren arabera. Obligazioa izanez gero, 1. eta 2. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea izan beharko dute. Bestalde, 3. lehentasun-mailako operadoreek, ekainaren 22ko ARM/1783/2011 Aginduaren arabera, finantza-bermea eduki beharko dute urriaren 10eko TEC/1023/2019 Aginduaren 2. artikuluan ezarritako epeetan. Hala badagokio, finantza-bermea eratu ondoren, eta betiere adierazitako data baino lehen, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta hark IV.2 eranskinean jasotako informazioa jaso beharko du gutxienez. Erantzukizunpeko adierazpen hori Eusko Jaurlaritzak emandako prozedura telematikoaren bidez bakarrik aurkeztu behar da.

Operadoreak ingurumen-arriskuen azterketa eguneratuko du egokitzat jotzen duen guztietan, eta, aldiro, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera.

Urteko ingurumena zaintzeko planarekin batera finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-bermearen motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

b) Ingurumen-arloko erantzukizuna.

Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa dena dela, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik egon gabe ere, Ingurumen-arloko erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

Zazpigarrena.– Alderdi hauei sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Iberdrola Generación Térmica SLri:

– Energia-efizientziaren zehaztapena, C2 apartatuan eta 2. TEOn ezarritako baldintzetan.

– Salbuespen gisa Gasolioz Funtzionatzeko Kontingentzia Plana.

– Instalazioa Abiarazteko eta Gelditzeko Plana.

– Errekuntza Ertaineko Instalazioak (lurrun-galdarak eta ENEak) autonomia-erkidegoko erregistroan inskribatzeko eskaera.

– Ebazpen honen arabera eguneratutako ingurumena zaintzeko programa.

Zortzigarrena.– Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa ekoizteko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-eskualdaketa oro jakinarazi beharko dio Iberdrola Generación Térmica SLk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Bederatzigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz (abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua), eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hamargarrena.– 16-I-01-000000000003 erregistro-kodea esleitzea Iberdrola Generación Térmica SLk Santurtziko (Bizkaia) Iparragirre etorbideko 119. zenbakian ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM (ETRS89) 30T, X: 495714, Y: 4798508, Z: 28. Titularrak beste identifikazio-kode hauek erabiliko ditu bere jarduera gauzatzean:

– Hondakin arriskutsuen ekoizpena: 16P01AAI000000003.

– Hondakin arriskugabeen ekoizpena: 16P03AAI000000003.

– 16-I-01-000000000003 atmosfera kutsa dezakeen jarduera.

Hamaikagarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Iberdrola Generación Térmica SL enpresari, Santurtziko Udalari (Bizkaia), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamabigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 17a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala