Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5164

EBAZPENA, 2021eko urriaren 1ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, eranskinean zehaztuta dauden udal-administrazioei ordezkapenetarako dirulaguntzak ematen dizkiena.

Dirulaguntza hauek euskaraeskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntzaprestakuntzako zerbitzua arautzen da eta, bestetik, euskaraikastaroetara doazen udallangileak ordezkatzeko dirulaguntzen arauak ezartzen dira.

Udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa aztertu eta agindu horretan ezarritakoarekin alderatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean zehaztuta dauden udal-administrazioei 2021eko urtarriletik ekainera bitartean egin dituzten ordezte-kontratuetarako dirulaguntza ematea.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak ezartzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 29/1998 Legearen 46. artikuluak ezartzen duenez.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza erreboka dezan. Errekerimendua IVAPen zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea hasiko da berariazko akordioa jaso edo isilbidez ukatutakotzat jo eta hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 1a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala