Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5163

EBAZPENA, 2021eko irailaren 30ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko laguntzen 2020ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: «Ebazpena, 2021eko abuztuaren 11koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez argitara ematen da honako deialdi honetako onuradun diren erakundeen zerrenda: desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia» (2021eko irailaren 16ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 185. zk.). Hain zuzen ere, deialdiko eranskinean (Desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzea sustatzeko laguntzak) emandako dirulaguntzen zenbateko okerrak argitaratu dira eta zuzentzen dira. Ulergarriagoa izateko, eranskin osoaren ordez ebazpen honi erantsita dagoen eranskina ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala