Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5152

1378/2021 EBAZPENA, abuztuaren 25ekoa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Blanca María Aguirre Ruiz de Arcaute andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Gainbegirale (Santiago egoitza) kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

616/2012 Ebazpenaren bidez, Blanca María Aguirre Ruiz de Arcaute andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Gainbegirale izendatu zuten.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Blanca María Aguirre Ruiz de Arcaute andrea Arabako Unibertsitate Ospitaleko Barne Medikuntzako Gainbegirale (Santiago egoitza) kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2021eko abuztuaren 31.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 25a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala