Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

202. zk., 2021eko urriaren 8a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5151

1605/2021 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez, M.ª Victoria Jiménez Hurtado andrea izendapen askez zuzendaritzako idazkari (Ikerkuntzako Zuzendaritza) izendatzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitarioan.

Ekainaren 22ko 1406/2021 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko (Ikerkuntzako Zuzendaritza).

Balorazio Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Victoria Jiménez Hurtado andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, izendapen askez zuzendaritzako idazkari (Ikerkuntzako Zuzendaritza) izendatzea erabaki du Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoaren arabera,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Victoria Jiménez Hurtado andrea zuzendaritzako idazkari izendatzea (Ikerkuntzako Zuzendaritza), Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake, izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin, antolakuntzari eta lurraldeari dagokienez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko abuztuaren 20a.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARÍA LUZ MARQUÉS GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala