Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2021eko urriaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

4ALL, S.COOP. PEQUEÑA
5065

IRAGARKIA, «4ALL, S. Coop. Pequeña» sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Aparteko Batzar Nagusia:

Lemoan, 2020ko urtarrilaren 1ean, 19:00etan, behean aipatutako jaun-andreak batu dira, biak ere bazkide kooperatibistak eta administratzaile solidarioak, Aparteko Batzar Nagusia egin eta honako gai hauek lantzeko:

Gai-zerrenda:

1. Kooperatiba desegitea eta likidatzea.

2. Administrazio-organoaren zereginak uztea.

3. Likidatzailea izendatzea.

4. Sozietatearen ondasunak banatu eta azken balantzea onartzea.

Bilerari hasiera eman zaio, gai-zerrenda lantzeko.

Lehenengoa.– Aho batez erabaki da kooperatiba desegin eta likidatzeko izapideak burutu daitezela.

Bigarrena.– Aho batez erabaki da administrazio-organoak bere zereginak utz ditzala.

Hirugarrena.– Aho batez erabaki da beharrezko izapideak egingo dituen likidatzailea Marta Rosa Royo Mendoza izan dadila.

Laugarrena.– Aho batez erabaki da ez dagoela ondasunik banatzeko.

Aho batez erabaki da, era berean, Batzar honetan aurkeztutako azken balantzea onartzea.

Ez dagoenez beste gairik, buruak amaiera eman dio bilerari.

Bazkide guztiak bertan direla, aho batez onartu da Batzar honen akta.

Lemoa, 2020ko urtarrilaren 1a.

Administratzaile solidarioa/kooperatibista,

IBON ARIAS BEOBIDE.

Administratzaile solidarioa/kooperatibista,

MARTA ROSA ROYO MENDOZA.

ZIURTAGIRIA

Marta Rosa Royo Mendoza andreak, 2020ko urtarrilaren 1ean egindako Aparteko Batzar Nagusiko gai-zerrendako hirugarren puntuaren arabera likidatzaile izendatu denak, honako hau

ZIURTATU DU:

Aparteko Batzar Nagusiaren aktaren edukiak zehatz-mehatz eta leialtasunez islatzen du Batzarrean jorratutako guztia eta bazkideen sinaduren egiazkotasuna.

Hala jasota gera dadin, eta dagozkion ondorioak izan ditzan, honako ziurtagiri hau egin dut, Lemoan, 2020ko urtarrilaren 1ean.

Likidatzailea,

MARTA ROSA ROYO MENDOZA.


Azterketa dokumentala