Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2021eko urriaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5052

IRAGARKIA, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak 21.0005.48.02.01.02 (SH-169/2020) errekurtsoan emandako 2021eko martxoaren 1eko ebazpena jakinaraztekoa.

Ebazpen hori Saxis Maintenance and Industrial enpresari aurrez aurre jakinarazteko saiakera egin da, baina, lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Espediente hau amaitutzat eman da, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpenaren bidez. Azken horrek, izan ere, ezetsi egin du Laneko eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariak emandako 2020ko azaroaren 30eko ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horrek, zehazki, berretsi egiten zuen I482020000028744 arau-haustearen aktan jasotako zehapen-proposamena, eta Saxis Maintenance and Industrial enpresari 2.046 euroko zehapena jartzen zion, ara-hauste astuna egiteagatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategineko 12.16.b artikuluaren arabera (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua), eta, era berean, Espai Visual SL enpresaren erantzukizun solidarioa aitortzen zuen.

Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek administrazio-bidea amaitzen duela, eta berorren aurka jo ahalko dela lan-arloko epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 2a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala