Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2021eko urriaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5046

EBAZPENA, 2021eko irailaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 720 zenbakiko ikastarotik 725 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko mailako, maila kualifikatuko eta pilotu aplikatzaile mailako txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 720 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Basoen kudeaketa eta natura ingurunea, Nekazaritza eta abeltzaintza ekoizpena, eta Lorezaintza eta loreak ikastaroetako ikasleak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 721 zenbakiko ikastaroa, Murgia BHIk emandakoa: Basoa eta Natura-ingurunea kudeatzea, Natura-ingurunea aprobetxatzea eta kontserbatzea ikastaroetako ikasleak, maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 722 zenbakiko ikastaroa, EHNE Nafarroa sindikatuak emandakoa, Anoetan: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 723 zenbakiko ikastaroa, Hazi fundazioak Lezaman emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 724 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza Institutua BHIk emandakoa: Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea (AGAO0208) eta Baratzezaintza eta lorezaintza (AGAH0108), profesionaltasun-ziurtagiria (Lanbide), maila kualifikatukoak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 725 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena, beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak, eta pilotu aplikatzailearen mailakoak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez–, B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– eta D zatian –pilotu aplikatzailearen mailari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira bi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B, C eta pilotu aplikatzailearen motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, landare-osasunerako produktuak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 720 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 721 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 722 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 723 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

5.– 724 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

6.– 725 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, oinarrizko mailakoa eta pilotu aplikatzailearen mailakoak, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 10a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala