Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

196. zk., 2021eko irailaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5013

EDIKTUA, 2021eko abuztuaren 26koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Izatezko Bikoteen Erregistroaren espedienteei buruzko bertaratze izapidea betetzeko errekerimenduak jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da, hainbat arrazoi dela medio, behean aipatzen diren bertaratze izapidea (zehazten den egunetan eta eskabidearen inguruan) betetzeko errekerimenduak berariaz jakinaraztea jarraian adierazten diren pertsonei.

Hori dela eta, argitara ematen da iragarki hau, interesdunek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan.

Hortaz, eta iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie Izatezko Bikoteen Erregistroaren Gipuzkoa lurralde historikoaren unitate-administrazioaren aurrean (Intxaurrondo, 70 – 20015 Donostia (Tfno: 943 02 26 49 – Email: parejas-gipuzkoa@euskadi.eus) bertaratu beharko dutela. Horretarako, 10 eguneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horrekin batera, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko dela edo, hala badagokio, eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa jasotzea onartzen dutela.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz 2021eko abuztuaren 26a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala