Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA
BILBOKO MERKATARITZA ETA ITSASKETA GANBERA OFIZIALA
GIPUZKOAKO MERKATARITZA ETA ITSASKETA BAZKUNDE OFIZIALA
4975

IRAGARKIA, enplegua sustatzera bideratutako 2021eko dirulaguntzen deialdiaren laburpenari buruzkoa. 2. lerroa. Euskadiko Merkataritza Ganberak. Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala. Trebakuntza Plana.

Enplegua sustatzera bideratutako 2021eko dirulaguntzen deialdiaren laburpena. Deialdi honen bidez, laguntza-lerro bat ezartzen da gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren eta Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren (PICE) Trebakuntza Planean parte hartu duten gazteen autoenplegua sustatzeko.

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala – DDBN (Identif.): Bilbao: 583454; Araba: –; Gipuzkoa: 582944.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Deialdi horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke: (http://www.pap. minhafp.gob.es/bdnstrans/index).

Araba, Bilbao eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek jakinarazten dute deialdi bat egin dutela enplegua sustatzera bideratutako dirulaguntzak emateko (2021), Kualifikazio eta Enplegu Programa Integraleko Trebakuntza Planaren esparruan. Dirulaguntza horiek % 91,89an kofinantzatuko dituzte Europako Gizarte Funtsak eta Gazte Enpleguaren Ekimenak, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren babespean (EGF 2014-2020).

Lehenengoa.– Onuradunak.

Gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren gazteak, baldin eta bukatuta badute PICEko Trebakuntza Planeko Prestakuntza Espezifikoaren gutxienez 3. tartea, eta izena eman badute Langile Autonomoen Erregimen Berezian, Elkargo Profesional batean edo aurreikuspen sozialeko mutualitate batean.

Bigarrena.– Xedea.

Lerro honen xedea da laguntzak ematea gazteentzako berme-sistema nazionalaren onuradun diren gazteei, baldin eta Trebakuntza Planean parte hartu badute, eta izena eman badute eskaera egin duteneko Merkataritza Ganberaren probintziako Langile Autonomoen Erregimen Berezian, Elkargo Profesional batean edo aurreikuspen sozialeko mutualitate batean.

Hirugarrena.– Deialdia.

Enpresek deialdiaren testu osoa eskura dezakete EAEko Ganberen egoitzetan:

Arabako Ganbera: https://sede.camara.es/sede/alava

Bilboko Ganbera: https://sede.camara.es/sede/bilbao

Gipuzkoako Ganbera: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa

Kontsultatu daiteke baita ere Ganbera bakoitzaren web-orrian:

Arabako Ganbera: www.camaradealava.com

Bilboko Ganbera: www.camarabilbao.com

Gipuzkoako Ganbera: www.camaragipuzkoa.com

Laugarrena.– Aurrekontua.

Hauxe da deialdi honen esparruko laguntzentzako gehieneko aurrekontua:

Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren aurrekontua: 600 euro.

Emango diren laguntzak % 91,89an kofinantzatuko dituzte Europako Gizarte Funtsak eta Gazte Enpleguaren Ekimenak, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (2014-2020) babesean.

Bosgarrena.– Zenbatekoa.

600 euroko laguntza emango da Autonomoen Erregimen Berezian (edo dagokion mutualitatean) eta EJZn alta hartu eta enpresa proiektu bat hasten duen gazte bakoitzeko.

Seigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean, eta 2021eko abenduaren 31n amaituko da. Eskaerak aurkezteko epea adierazitako eguna baino lehen bukatu ahal izango da deialdirako aurreikusitako aurrekontua agortzen bada.

Bilbao, 2021eko irailaren 13a.

Bilboko Merkataritza Ganberako jarduneko idazkari nagusia,

MIKEL ARIETA-ARAUNABEÑA.


Azterketa dokumentala