Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZU GANBERA OFIZIALA
BILBOKO MERKATARITZA ETA ITSASKETA GANBERA OFIZIALA
GIPUZKOAKO MERKATARITZA ETA ITSASKETA BAZKUNDE OFIZIALA
4974

IRAGARKIA, enplegua sustatzeko laguntza ekonomikoen 2021eko deialdiaren laburpenari buruzkoa. 1. lerroa. Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza Ganberak. Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala. Trebakuntza Plana.

Enplegua sustatzeko laguntza ekonomikoen 2021eko deialdiaren laburpena. Deialdi honen bidez, gazte-bermearen sistema nazionalaren onuradun diren eta Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren esparruko Trebakuntza Planean parte hartu duten gazteen artean enplegu egonkorra sustatzeko laguntza-lerro bat ezarri da.

Dirulaguntzen Datu-base Nazionala (Identif.): Bilbo: 583453; Araba: 583199; Gipuzkoa: 582942.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b. eta 20.8.a. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratu da, eta haren testu osoa Dirulaguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu ahalko da (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index).

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberek enplegua sustatzeko laguntza ekonomikoen deialdiaren (2021) berri eman dute, Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren barruko Trebakuntza Planaren esparruan. Europako Gizarte Funtsak eta Gazte Enpleguaren Ekimenak finantzatuko dute laguntza horien % 91,89, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren babespean (EGF 2014-2020).

Lehenengoa.– Onuradunak.

Araba, Bilbo eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberetako lurralde-esparruko langile autonomoen araubide berezian izena emanda dauden pertsonak, enpresa txiki eta ertainak eta mikroenpresak, baldin eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren Erroldan alta emanda badaude.

Bigarrena.– Xedea.

Lerro honek laguntzak eman nahi dizkie laguntza-eskaria egin den lekuko Merkataritza Ganberaren lurralde-esparruko enpresei, baldin eta gazte-bermearen sistema nazionalaren onuradun diren eta gutxienez 6 hilabetez (180 egun) lanaldi osoan Trebakuntza Planean parte hartu duten gazteak kontratatzen badituzte.

Hirugarrena.– Deialdia.

Deialdi honen testu osoa enpresen esku dago, Euskal Autonomia Erkidegoko Ganberen egoitzetan.

Arabako Ganbera: https://sede.camara.es/sede/alava.

Bilboko Ganbera: https://sede.camara.es/sede/bilbao.

Gipuzkoako Ganbera: https://sede.camara.es/sede/gipuzkoa.

Gainera, Ganbera bakoitzaren webguneen bidez ere kontsultatu daiteke:

Arabako Ganbera: www.camaradealava.com

Bilboko Ganbera: www.camarabilbao.com

Gipuzkoako Ganbera: www.camaragipuzkoa.com

Laugarrena.– Aurrekontua.

Deialdi honen esparruan laguntzak emateko aurrekontua honako hau izango da, gehienez:

Arabako Merkataritza Ganberaren aurrekontua: 9.900 euro.

Bilboko Merkataritza Ganberaren aurrekontua: 4.950 euro.

Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren aurrekontua: 59.400 euro.

Laguntza horien % 91,89 Europako Gizarte Funtsak eta Gazte Enpleguaren Ekimenak finantzatuko dute, Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren (2014-2020) barruan.

Bosgarrena.– Zenbatekoa.

Kontratatutako gazte bakoitzeko laguntzen zenbatekoa 4.950 eurokoa izango da.

Seigarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 2021eko abenduaren 31n amaituko da. Eskabideak aurkezteko epea adierazitakoa baino lehen amaitu ahal izango da, baldin eta deialdian aurreikusitako aurrekontua agortzen bada.

Bilbao, 2021eko irailaren 13a.

Bilboko Merkataritza Ganberako jarduneko idazkari nagusia,

MIKEL ARIETA-ARAUNABEÑA.


Azterketa dokumentala