Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4965

209/2021 Dekretua, irailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularrarentzako ordezkoa kendu eta izendatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen zortzigarren xedapen gehigarriak Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa sortu zuen.

Xedapen horren 9. a) atalean xedatutakoarekin bat etorriz, titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Justizia eta Herri Administrazio Saileko titularrek elkarrekin eta modu arrazoituan proposatuta, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bitartez.

Era berean, zortzigarren xedapen gehigarriaren 11. apartatuak aurreikusitakoaren arabera, organoko titularraren izendapeneko ekitaldi berean, haren eginkizunak aldi baterako bere gain hartuko dituen pertsona edo pertsonak izendatuko ditu, titularrik ez dagoenerako edota kanpoan edo gaixorik dagoenerako eta pertsona horrek edo horiek titularraren eskakizun berberak bete beharko dituzte. Xedapen beraren 8. artikuluak aurreikusten du honako hauen artetik izendatuko dela: Zuzenbideko lizentziatura edo doktoretza izanik, organoak aztertu behar dituen gaietan gaitasun profesional egiaztatua daukatenen, eta, gainera, beren jarduera profesionala hamabost urtetik gorako aldi batean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein administrazio publikotan, batik bat, zuzenean kontratazio publikoarekin erlazionatutako Administrazio Zuzenbidearen eremuan, bete duten karrerako funtzionarioak direnen artetik.

Aurrekoa oinarri hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularra eta ordezkoa kargugabetzen eta izendatzen dituen urriaren 31ko 242/2017 Dekretuak Maria Begoña Arroitajauregi Jayo andrea izendatu zuen organo horretako titular eta Francisco Javier Elola del Río jauna titularraren ordezko.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 37.1.e) artikuluaren arabera, euskal administrazio publikoetako funtzionario-izaera derrigorrezko edo borondatezko jubilazioagatik galtzen da, eta titularraren ordezko izendatutako pertsonaren erretiroa hurbil dago.

Zortzigarren xedapen gehigarriaren 10. apartatuak ezartzen duenez, kargu-uztea edo -galtzea gorabehera hori gauzatzen denean edo hura zehazten duen egintzak ondorioak izaten dituenean gertatuko da, Gobernu Kontseiluan erabakitako dekretu baten bidez formalizatuko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Era berean, ordezko berria izendatu behar da, zortzigarren xedapen gehigarriaren 8. eta 11. apartatuen arabera, eta, horrela, aipatutako 8. apartatuan aurreikusitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, Francisco Javier Elola del Río jauna kargutik kendu ondoren ordezkatuko duen pertsona izendatu da.

Horren ondorioz, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Francisco Javier Elola del Río jauna Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren titularraren ordezko kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Javier Serrano Chamizo jauna izendatzea Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko titularraren ordezko, aldi baterako, titularrik ez dagoenerako edota kanpoan edo gaixorik dagonerako.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2021eko irailaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko irailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala