Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2021eko irailaren 29a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4961

1159/2021 EBAZPENA, irailaren 6koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, honako ebazpen honen hutsak zuzentzeko dena: 868/2021 Ebazpena, uztailaren 8koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Hernaniko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin den.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen uztailaren 8ko 868/2021 Ebazpenaren bidez onartu egin zen deialdia, Osakidetzako Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan Hernaniko Lehen Mailako Arretako Unitateko Administrazioko Azpitaldeko Buru lanpostu bat izendapen askez betetzekoa.

Parte hartzeko baldintzei buruzko lehenengo puntuan akats bat antzeman denez, zuzendu egiten da ondoren:

Honela dio:

«d) Hizkuntza eskakizuna. 2. Hizkuntza eskakizuna egiaztatua. Derrigortasun data: 2016-12-03.

Hau esan behar du:

d) Hizkuntza-eskakizuna. 2. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua. Derrigortasun-data: 2005-06-01.

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.»

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko irailaren 6a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-kudeatzailea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala